gure gurea???

ideaipez 1456147767206 Ideaipez | 2006-06-07 11:19
4

ideia hauek guztiak lotzen dizkiegu "gure" kulturari: jantziak, dantzak, Tartalo, doinuak, trainerak, kantak, lamiak, sokatira, bertsolariak, alboka, lauburua, txalaparta, Basajauna, irrintzia, ahozko literatura, pastoralak, ihauteriak, Miel Otxin, joaldunak, pilota, txistua, hilarriak, danborradak, txapela, trikitixa, aizkolariak... nahi bezainbat luza genezake zerrenda.

eta Euskararen Herria penintsularen eta kontinentearen artean dauden pasabide baten erdian egon da beti. hemendik iragan dira zeltak, erromatarrak, barbaroak, bikingoak, arabiarrak, frankoak... pasatzea ez ezik, egon ere egon dira; erromatarren egonaldiak, adibidez, laurehun bat urte iraun zuen eta badakigu zernolako turismo mota egiten zuten: armada, eliza, gobernua, zergak eta esklabuak, besteak beste, beregandik jaso ditugu; baita ardoa, arima, legea, erregea, goldea, gaztelua... eta gure hiztegiaren %60-65a ere.

eta, beste askorengandik, beste mila gauza.

Basajaun

Basajaun 2006-06-07 12:30 #1

Arrazoi duzu hortan, hiztegiaren ehuneko handia bat latinetik eratorritako hitzak dira, baina....nora heldu nahi duzu idatzitakoarekin? Eta Euskal Herrian etziren kultura guzti horiek sartu, ez behintzat Euskal Herri osora, gaur egungo hegoaldearen hegoaldera soilik. Eta...zer zerikusi dute Lamiak, Tartalo, Txistua etab. idatzitakoarekin.
Bestalde orain dela gutxi irakurri neban, basajaun etab. erromatarrak baino arinagoko garaietatik zetozela...beraz...mesedez, azal iezadazu nora heldu nahi duzun, ezu dut ideia izpirik ere ez eta!

Milesker!

neretto

neretto 2006-06-07 16:00 #2

Eta hitz horiek guztiak beste hizkuntza batetik datozelako esango zenuke ez direla gure-gureak? Nik neure-neureak sentitzen ditut ba. Nik, behintzat, ez dut sentitzen erromatarren aurreko basajauna Italiatik (?) datorren trikitixa baino neureago.

Kultura guztiek dituzte beste batzuen ekarriak, beste kultura batzuek ere izango dituzte gureak . Isolatuta bizi ez garen seinale. Eta eskerrak.

Basajaun

Basajaun 2006-06-07 23:15 #3

Ados, orain ulertu zaitut, eta zurekin bat natorrela esan behar dizut. Neu bai euskara, beste hizkuntzetatik hartutako hitzekin, edota trikitrixa (zeu diozunez Italiatik datorrena), eta Euskal kultura osotzen duten beste gauza buztiek neure-neureak sentitzen ditut.

Eskerrak aklarazioarengatik!

2006-06-10 19:29 #4

nik ez diot, baina, gureak ez direnik, "gurekotu" egin baititugu; gurean zegoen hortan txertatu, osatuz eta osotuz. ez diot, ezta ere, gureak "gure" ez direnik; ezta gutxiago ere.

esan nahi dudana da, jende asko dagoela gurearen aldarria egiten duena, gurea den hori beste askorena ere badela esan ez edo, askotan, jakin ere egin gabe. gustatuko litzaidake jendea hortaz kontziente izan dadin, gu ez gaudela irla galdu batean isolatuta, hainbat harreman izan, dauzkagu eta izango ditugula; bsteengandik jasotzen eta besteei "ematen" ari garela. hori besterik ez; ni neu noski sentitzen naizela nire kulturarekin eta honek guztiak barne hartzen duenarekin identifikatuta; eta asko maite eta sentitzen dudala; barnean daramadala. baina argi utzi nahi dudana da, edo jendek argi izan dezala, bederen, gure gurea ez dela guk guretzat gure gurea den eta gure gurea sentitzen dugun (eta harrotasun handiz) hori. besterik ez. baina, aldi berean, gure gurea da, osotasunean. izan ere, lehen esan dudan lez, gurea beste askorena ere bada, baina ez osotasunean, osotasun hori gurea soilik baita, baina bai osotasun hori osatzen duten osagaiak, guztiak batera gurean baino ematen ez direlarik. hori kultura bakoitzaren bereizgarria.

Utzi iruzkina: