etorkinak bai?? ez?? muga batekin??
Etorkinena puri purian dagoen gaia da. Askok azkenaldian esango lukete baina gizakia beti izan da izaki migratzaile. Beti existitu izan dira aberatsak eta pobreak, baina gaur egun 3. mundua deritzon azpigaratutako lurraldeetakoek herrialde aberatsetakook nola bizi garen ikusi eta sentitzen dute; hobeki esan, nola bizi garen "esaten duguna". Horretan datza ezberdintasuna. Horren kontrapartidan hona (eta hona diodanean herrialde aberatsetara diot, orokorrean) etortzen direnen desilusioak daude, lan gogorrak, esplotazioa, bazterketa xenofobo eta arrazistak, hori, pateretan, "bizitza berri eta hopbeago" baten ametsa betetzeko bidean, hiltzen ez direnean.
Aitzitik, jendeari etorkinei buruz galdetzen diegunean orokorean, erantzun negatiboak entzuten dira. Eta negatiboak dira, baita ere, beraien inguruan ditugun edo "izatea eragin diguten" aurreiritziak: delinkuenteak direla, beraien herrialdeetan hobeto daudela, "gure" lanak kentzen dizkigutela...
Benetan, baina, etorkinek kalte ala on egiten ote digute? Zeren bildur ote gara??? Zer kentzeko edo galtzeko beldur??
Bakarrik puntualizaziotxo bat: gu bizi garen tokian jende gutxi, gutxiegi, jaiotzen da; aitzitik, esku lan gehiago, lan garaian dagoen jende gehiago behar da, "hemengoekin" soilik bete ezin dena, ezta urrutitik ere. Zeinek du, orduan, zeinen beharra?? Beraiek gu behar gaituzte ala guk beraiek?? benetan "gure" lanak kentzen dizkigute??
Iruzkinak
Utzi iruzkina: