zein da arazoa?
gainera uste izaten dugu datozenak pobreak direla, eta kualifikatu gabeak, apenas ikasi dutenak... baina gaur egungo etorkinak ezagutza maila bat dutenak dira, beren buruak aurrera ateratzeko gai ikusten dituztenak... ikasketa maila nahikoa eta askok altua dute, unibertsitate ikasketa eta guzti. bizitza hobeago baten bila datoz, bere herrian aukerarik ez eta egin nahi dutena, beren bizi-proiektua, iristen diren herrialde horretan egiteko esperantzaz. hau da, bizi proiektu bat badute, ez datoz etortzeagatik. gainera ez soilik jatorrizko herrialdeko egoera pertsonal edo ingurukoarengatik, baizik eta, garrantzitsuena edo indar gehien duena, helmuga herrialdeko egoera, egiazko edo imaginarioa, da inmigranteak tiratzen dituena.
baina hona iristean, ateak itxiak aurkitzen dituzte, bere burua demokratatzat duen gizarte honetan, guztiak berdinak garela, eskubide berberak ditugula, balio bera dugula, laguntza berberak merezi ditugula, urkoa maite behar dugula, desberdinatsunak errespetatu behar ditugula, aniztasuna aberasgarria dela... dioen gizarte hipokrita honetan.
zeren, galde diezaiegun geure buruei serioski eta egiazki: zer iritzi dugu guk etorkinen gainean, zein eskubide atxikitzen dizkiegu? gu bezalakoak ikusten ditugu? inportako ote litzaiguke gure seme edo alaba 12 etorkin dituen gela batean egotea? baiezkoa bada erantzuna, zerk bultzatzen gaitu hori esatera? zer kalte uste dugu egin ote diezaietela gure seme-alabei? zein da arrazoia? kultura ezberdina dutela? erlijio ezberdina? ohitura ezberdinak? "gurea" dena kentzeko beldur gara? gure kultura "kontaminatzeko"?
askok esango dute baietz, gure artean onartuko lituzkeela etorkinak baina, zer baldintzarekin? beren ohiturekin jarrai zezaten ados egongo ginateke? ala, hemen badaude gurea hartu behar dutela eta beraiena ahaztu? edo gure ondoak bai baina gutaz aparte? nahastu gabe?
gainera, zer da, bada gurea? kultura bera? erlijioa? ba al dago gure gurea den kultura? kanpoko ukiturik jasan ez dituena? hurrengoan jarraituko dut kulturaren gaia jorratzen, interesgarria deritzot eta.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: