Hezkuntza Antolakuntza eta Teknologia Berriak

Gure herrialdera gero eta etorkin gehiago hurbiltzen ari zaizkigu eta ondorioz ikasle etorkin kopurua ere handitzen doa urtetik urtera. Kalkulatzen da EAE-n etorkin kopurua %4 koa dela eta urtetik urtera ikasle etorkinen kopurua %40an handitzen dela. etorkinen gehiengoa arrazoi ekonomikoak direla eta eskola publikoan matrikulatzen dira eta aipatzekoa da autonomi erkidegoan ikasleen %50 Bizkaian matrikulatua dagoela. Etorkinen jatorriaren arabera, gure herrialdean guztiz integratzeko hizkuntza bakarra edo bi ikasi behar izaten dituzte, hau orokorrean euskararen kalte...


Atal honetan 3 heziketa zentru ezberdinen proiektuen konparaketa labur bat burutuko da. Eskoletako bat publikoa da eta beste biak pribatuak, baina lehena Ikastola bat den bitartean bestea Kristau eskola bat da. Hiruren arteko ezberdintasun handiena diruaren gestioaren ingurukoa da, eskola publikoak estatu edo kasu Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzarekin egiten du aurrera batik bat, besteek bitartean laguntza gutxiago jasotzen dute eta matrikulen bidez autogestioa burutzen dute. Gainera, ikastolak  beraien lana elkartasun, lankidetza eta errespetuan oinarrituz kooperatiba gisa antolatze...


Bideo honetan jatorri ezberdineko jenteak aniztasunarekin zer ulertzen duten adierazten dute. Batzuek etnia edo jatorriarekin soilik erlazionatzen duten bitartean beste batzuek alor irekiago bat bezala ikusten dute eta aniztasuna beste hainbat gauzekin erlazionatzen dute, artearekin, kulturarekin, iritziekin... Etniekin lotutako iritzietan sinpleena eta beharbada borobilena, mutil batek egiten duena da, dio guztiok dugula antzeko zerbait, ezberdinak garela alegia. Bestetik, aniztasunak aberastu egiten gaituela esaten da. Hau ere egia da, kanpotarren ohiturak gureekin elkartzean nolabaitek...


Atal honetan, arreta berezia merezi badu ere, era laburrean teknologien eragina gaurko gizartean aztertuko da, eta ondoren honek ekar ditzakeen kalteen inguruan arituko da. Egungo gizartean, non kontsumismoa eta konforta gure helmugara iristeko bidelagunak diren, teknologien izugarrizko eragina jasan dugu. Alde guztietan aurki ditzakegu, mobila, ordenagailuak, GPS, aparatu elektronikoak..., eta beraienganako izugarrizko dependentzia sortu da. Gauza guztiek bezala, alde onak eta txarrak dituztela esan liteke, baina egia da bizitza erosoagoa bihurtu digutela, ea nork garbitzen...


Ondorengo testu hau "Sociologia de las instituciones de educacion secundaria" eta nere gogoeten emaitza labur bat da.  Eskoletan ume nahiz gazteak gizarteko erlazioen antzekoak diren egoeretara ohitzen dira, autoritate bat ezarriz, organizazio ohiturak ezarriz, ebaluazio sistema inposatuz eta konpetentzia bultzatuz besteak beste. Baina merkatuan lan denak ez direnez berdin, batzuek aginduak bete soilik egiten dituzten bitartean beste batzuek autonomia dute, eskolak piramide itxurako antolaketa izan behar du bakoitzari etorkizunean izango duen lanpostuaren araberako sozializazioa eskain...


XXI.mendeko heziketaren arazo larrienetarikoak ikasleek izaten duten jarrera pasiboa eta gelako martxa ostopatzeko duten joera dira. Lehenago irakasleak klaseak autoritate gisara ematen zituen, ondorioz, ikasle guztiak muzin egin gabe arreta jartzen zuten. Oraingo egoera (beheko binetan ikus daitekeen bezala) arras ezberdina da, sarri ikasleak izaten baitira klaseko jaun ta jabeak. Ez hori bakarrik, leku askotan irakasleak mehatxuak jasotzen dituzte ikasleen partetik eta batzuetan jipoituak ere izaten dira. ( 1,2 eta 3) Gai hau arreta bereziz landu beharreko dela argi dago, hala ere, pas...


IRAKASLEAK Eginkizunak: Irakaskuntza-jardueren programazioa taxutu, garatu eta ebaluatzea, ikastetxearen curriculum- proiektuaren arabera eta ikasleen ezaugarri zehatzei egokituz. Ikastetxearen urteko plana egiten laguntzea eta plan horretako berariazko proiektuetan parte hartzea, berari dagokion neurrian, baita ikastetxeari eta irakasleen jardunari buruzko ebaluazioan ere. Ikastetxearen antolamenduan eta behar bezalako jardunean laguntzea, zuzendaritza- taldearekin elkarlanean. Kidetzat hautatu duten Klaustro, Mintegi eta aginte-organo kolegiatuen bileretara agertzea Irakasleek, ira...


Gaur egun, telekomunikazioen mundu honetan, distantziako ikasketek indar handia hartzen ari dira internetari esker. Ikasketa hauek e-learning bezala ezagutzen dira. Era honetako ikasketetan ikasketa zentruak web orri pribatu baten bidez ikasgaia helarazten dio ikasleari. Hainbat abantaila eskaintzen ditu; batetik, jende gehiagori eskaintzen zaion heziketaren gastuen gutxitzea da, bestetik, ordutegien malgutasuna azpimarratu beharko litzateke eta azkenik, foro eta antzekoen bidez jende lotsatiaren partehartzea bultzatzea aipatu behar da. Iadanik unibertsitate eta erakunde asko erabiltzen has...


Bologna prozesua azkenaldia kritika eta gogoeta askoren jopuntu izaten ari dira. Honen arrazoia prozesuak berak ekar ditzakeen ondorio nagusienganako gaitzespena da. Baina zer dio Bologna deritzon prozesuak? Bologna Prozesuaren oinarriak 1957 urtetik datozkigu. Urte horretan Europako Hezkuntza Markoa definitzea proposatu zen. Hala ere, prozesu berri honi 1998an Sorbonako Deklarazioan ematen zaio hasiera. 1999an Bologna Deklarazioa sinatzen dute Europar Batasunako herri guztiek. Hurrengo urteetan sarrera eskatu zuten hainbat herrik. 2001ean Pragako goi-bileran Goteborgeko ikasle deklarazioa ...


Euskal curriculuma aplikatzeko orduan, gai honetan inplikaturik dauden faktoreak hartu behar ditugu kontutan. Hau da, espainiar eta frantziar curriculumen aldeko faktoreak eta eraiki beharreko euskal kurrikuluaren aldekoak zeintzuk diren ikusi behar dugu. Izan ere, gure lana lehenengoak neutralizatzen saiatzea eta bigarrengoak sustatzea izango baita. Jarraian azaltzen den eskeman curriculumaren aferan parte hartzen duten faktore horiek biltzen saiatu gara. Ezkerreko zutabean egun Euskal Herrian ofizialki ezarrita dauden curriculumak daude: espainiarra Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa ...



aupa guztioi!! hau nire bloga da eta bertan hezkuntza eta teknologia berriekin erlazionatutako hainbat gai aztertzen ditut. ea gai interesgarririk aurkitzen duzuen!

Azken iruzkinak

oier urkiaga

oier urkiaga 2020-01-09 15:15 #1

Eskerrik asko, eta gora eta

iker gonzalez

iker gonzalez 2020-01-09 15:12 #2

Eskerrik asko, eta gora eta