Distantziako ikasketak e-learning bidez

Gaur egun, telekomunikazioen mundu honetan, distantziako ikasketek indar handia hartzen ari dira internetari esker. Ikasketa hauek e-learning bezala ezagutzen dira. Era honetako ikasketetan ikasketa zentruak web orri pribatu baten bidez ikasgaia helarazten dio ikasleari. Hainbat abantaila eskaintzen ditu; batetik, jende gehiagori eskaintzen zaion heziketaren gastuen gutxitzea da, bestetik, ordutegien malgutasuna azpimarratu beharko litzateke eta azkenik, foro eta antzekoen bidez jende lotsatiaren partehartzea bultzatzea aipatu behar da. Iadanik unibertsitate eta erakunde asko erabiltzen hasiak dira e-learning bidezko ikasketak. Honek guztiak desabantaila bat izan dezakeela aitortu behar da, izan ere heziketa modu hau erabat inpertsonala dela esan daiteke heziketa tradizionalaren alboan.

E-learning-aren inguruko informazio gehiagorako sakatu hemen.

Honen guztiaren aplikazioetako bat eta seguraski erabiliena Moodle da. Euskarazko tutorial bat dago eta bertan guztia xehetasun osoz azaltzen da.

Moodle-n filosofia:

Moodlen ikasleak ez ditu soilik edukiak modu pasibo batean jasotzen. Hainbat jardueretan parte hartu behar du eta ezagutza aktiboki eraiki. Are gehiago, jarduera askotan besteek jaso behar duten zerbait sortu behar du.

 

Aurreko hori guztia ez du ikasleak isolaturik, berak bakarrik, burutu behar. Giza-talde baten barruko (gure kasuan ikastaroko) kideekin harremanetan burutuko du baizik.

Moodle-ren muinean dago komunikazioa bultzatzea. Erabiltzaile bakoitzak komeni zaizkion erabilerak eta nahi dituen jarduerak burutuko ditu, baina Moodle-ren diseinua goitik eta behera komunikazio pedagogikoaren inguruan ardaztuta dago. Hori dena aurrera eramateko Moodlek hainbat jarduera ditu. Komunikazio pedagogikoaz hitz egiterakoan, azpimarratu beharra dago hori ez dela bakarrik ikasle eta irakaslearen artean gertatzen, baizik eta ikasleen artean ere

 

Zertarako Moodle?

 

  • Ikasteko/irakasteko material eta baliabideen kalitatea eta kantitatea handitzen.
  • Ikasleari material eta baliabide horietara eskuragarritasuna errazten.
  • Ikasle eta irakasleen komunikazio didaktikoaren aukerak zabaltzen, baita ikasleen
  • artekoa ere.
  • Curriculuma osatzen duten jardueren aniztasun eta malgutasuna handitzen laguntzen.
  • Ikasleari trebetasun instrumentalak eta metakognitiboak barneratzen laguntzen (autoebaluazioa,
  • norbanakoaren ikaskuntzaren planifikazioa, ikasten ikasi ...etab).
  • Ikaslearen lanaren jarraipena errazten.
  • Berreskurapen-planak diseinatzen eta jarraipena egiten laguntzen.
  • Ikaslearen ikasteko denbora malguago egiten, etab.

1.4 Zergatik aukeratu Moodle?

 

Hiru arrazoi nagusirengatik: Bere malgutasun didaktikoagatik, bere erabilgarritasunagatik eta bere malgutasun teknologikoagatik.

 moodle

Hau guztia ikusita internet bidezko ikasketak gero eta garrantzi handiagoa daukatela azpimarratu behar da, eskaintzen dituen abantailek oso eroso eta praktiko bilakatzen baitute e-learning-a.


Utzi iruzkina: