Aniztasuna

Bideo honetan jatorri ezberdineko jenteak aniztasunarekin zer ulertzen duten adierazten dute. Batzuek etnia edo jatorriarekin soilik erlazionatzen duten bitartean beste batzuek alor irekiago bat bezala ikusten dute eta aniztasuna beste hainbat gauzekin erlazionatzen dute, artearekin, kulturarekin, iritziekin... Etniekin lotutako iritzietan sinpleena eta beharbada borobilena, mutil batek egiten duena da, dio guztiok dugula antzeko zerbait, ezberdinak garela alegia. Bestetik, aniztasunak aberastu egiten gaituela esaten da. Hau ere egia da, kanpotarren ohiturak gureekin elkartzean nolabaiteko sinbiosia gertatzen baita, kultura kanpotarren gauza onak barneratzeko joera dagoelarik. Leku askotan ordea, aniztasuna bultzatu beharrean kanpoko kultura inposatzen da, herri kolonizatuetan esaterako. Honela bertako kultura beste arrotz batek ordezkatzea nahi izaten da indarraren bidez, hau onartezina eta aniztasunaren aurkakoa da. Hori dela eta aniztasunaren lehen oinarria errespetua dela uste dut.


Utzi iruzkina: