Teknologien eragina gizartean

Atal honetan, arreta berezia merezi badu ere, era laburrean teknologien eragina gaurko gizartean aztertuko da, eta ondoren honek ekar ditzakeen kalteen inguruan arituko da.

Egungo gizartean, non kontsumismoa eta konforta gure helmugara iristeko bidelagunak diren, teknologien izugarrizko eragina jasan dugu. Alde guztietan aurki ditzakegu, mobila, ordenagailuak, GPS, aparatu elektronikoak..., eta beraienganako izugarrizko dependentzia sortu da. Gauza guztiek bezala, alde onak eta txarrak dituztela esan liteke, baina egia da bizitza erosoagoa bihurtu digutela, ea nork garbitzen dituen erropak eskuz, era alderdi askotan aplikazio ugari aurkitu diegula.

TEKNOLOGIA ERAGINA
gizartean
  • harreman sare berriak sortu
  • ingurukoekin komunikazio aukerak ugaritu
  • erabilerak desegokiak isolamendua sortu
kulturan
  • ekintza kulturak zabaltzeko bideak ugaritu
  • informazioaren kultura sortu
zientzian
  • aurrerapen ugariren erantzule
  • informazioa trukatzeko medioa
hezkuntzan
  • metodologia ezberdinen sorburu: on-line ikastaroak...
  • irakasle nahiz ikaskideekin harramanetan jartzeko aukerak ugaritu
  • lanak egin eta zabaltzeko aukera
  • baliabide eta tresna ugari eskaini
  • ebaluazioak egiteko metodo ezberdinak

Taulan argi ikusten da abantaila ugari eskaini dizkigula teknologiaren aurrerakuntzak, hala ere, hezkuntzaren kasuan, kalkulagailu eta kasu batzuetan ordenagailuarenganako dependentziak norberaren abilezien kaskartzea ekarri du. Bestalde bertan ageri den bezala teknologien erabilera okerrak eragin negatiboak sor ditzazke pertsonengan. Honek gogoeta sakona merezi du. Kasurik eztabaidatuena umeengan teknolojiek duten eragina da, izan ere, gurasoek lan egun amaigabeak burutzen dituzten bitartean umeek kultura internet, Play station edo telebistatik jasotzen dute. Hori dela eta umeen denbora librea kontrolatua izan behar da, hauenganako dependentzia ekiditeko. Oraingo umeek aspaldiko umetako jolasak alde batera utzi dituzte teknologia hauen zirrarak bultzaturik eta honi buelta ematea ezinbestekoa dela uste dut, kontzientzi gabeko gizarte sumiso baterantz beste pausu bat eman aurretik. imagenes5821A[1]

iker gonzalez

iker gonzalez 2020-01-09 15:12 #1

Eskerrik asko, eta gora eta

oier urkiaga

oier urkiaga 2020-01-09 15:15 #2

Eskerrik asko, eta gora eta


Utzi iruzkina: