Eskolaren egitura, irakasle, zuzendari, tutore...

IRAKASLEAK

Eginkizunak:

  1. Irakaskuntza-jardueren programazioa taxutu, garatu eta ebaluatzea, ikastetxearen curriculum- proiektuaren arabera eta ikasleen ezaugarri zehatzei egokituz.
  2. Ikastetxearen urteko plana egiten laguntzea eta plan horretako berariazko proiektuetan parte hartzea, berari dagokion neurrian, baita ikastetxeari eta irakasleen jardunari buruzko ebaluazioan ere.
  3. Ikastetxearen antolamenduan eta behar bezalako jardunean laguntzea, zuzendaritza- taldearekin elkarlanean.
  4. Kidetzat hautatu duten Klaustro, Mintegi eta aginte-organo kolegiatuen bileretara agertzea

Irakasleek, irakaskuntza-jarduerez gain, ondoren aipatzen diren berariazko funtzio hauetako batzuk izango dituzte, araudi honetan eta urteko planean onartutako antolamenduan finkatutakoaren arabera:  zuzendaritza, tutoretza, mintegien ardura eta hezkuntza- eta eskola-zerbitzuen gaineko ardura.

 

TUTORETZA

Ikasle guztiek erreferentziazko talde bat osatuko dute, eta tutore bat egokituko zaio talde horri. Zuzendaritza-taldeak, irakasleen klaustroari entzun ondoren, talde bakoitzari dagokion tutorea izendatuko du. Egoerak horrela eskatzen duenean, bi irakaslek eraman ahal izango dute talde baten tutoretza.

Eginkizunak:

  1. Ikasle-taldearen irakasleekin harremanetan jarriz eta behar diren bilerak eginez, irakasleen irakaskuntza-eginkizuna, eta ikasleentzat programatutako zereginak zein banakako lanak koordinatzea.
  2. Ikasleen interesak eta arazoak ezagutu eta eskola-komunitatean zenbateraino integratuta dauden jakitea.
  3. Ikasleei ikasketa zein lanbide alorretan dituzten aukeren inguruko orientabidea ematea
  4. Ikasleen gurasoei tutoretzarekin lotutako alderdien edota Zuzendaritzak bere esku utzitako bestelako informazioen berri ematea.

 

IRAKASLE-TALDEAK

Ikasle-talde berean lan egiten duten irakasleek, irakasle-taldea osatzen dute, eta ahal den neurrian jarraipena izango dute bigarren hezkuntzako ziklo bakoitzean, batez ere ziklo horretako derrigorrezko etapan. Irakasle-taldea, ikasle-taldearen tutoreak koordinatuko du.

Eginkizunak:

  1. Taldeko ikasleen ebaluazio eta jarraipen orokorra egitea.
  2. Taldearen bizikidetasun-giroa hobetzeko beharrezko jarduerak ezartzea, eta koordinaturik, bertan sortutako arazoak konpontzen saiatzea, horretarako beharrezko neurriak ezarriz.

 

PEDAGOGIAKO KOORDINAZIO-BATZORDEA

Pedagogiako koordinazio-batzordea, irakasle-talde eta mintegi desberdinen koordinazio-organoa da. Organo gisa, Klaustroaren ordezkaritza-batzordea osatzen du, eta bere erabakiak, Klaustro horren berrespenaren menpe daude.

Zuzendariak, Ikasketaburuak, Mintegi-buruek, Orientatzaileak eta burutu beharreko zereginen arabera, egoki irizten diren irakasleek osatuko dute eta batzordearen buru Zuzendaria izango da.

Eginkizunak:

 

1.        Ikastetxearen curriculum-proiektuaren lanketa, gauzapena eta ebaluazioa koordinatzea eta ondoren klaustroari onartzeko aurkeztea.

2.        Ziklo eta arloen arteko irizpide komunak finkatzea, eta ziklo bati baino gehiagori dagozkien jarduerak koordinatu eta ondoren klaustroari onartzeko aurkeztea.

 

DIDAKTIKA-DEPARTAMENTUAK

Didaktika-departamentuak antzeko irakasgai bateko edo gehiagotako irakasleez osatutako multzoak dira. Arlo edo jakintzagai bateko curriculuma garatzea, curriculum-materialak edo ebaluaziorako tresnak lantzea edota interes orokorreko gaiak jorratzea da multzo hauen egitekoa.

Eginkizunak:

1.        Ikasturte bakoitza hasi aurretik, departamentua osatzen duten arlo, irakasgai eta moduluei dagozkien irakaskuntzen programazio didaktikoa lantzea, departamentu buruaren koordinazio eta zuzendaritzapean, eta klaustroak onartutako arau orokorren arabera

  1. Gainditu gabeko irakasgaiak dituzten ikasleei zuzendutako hezkuntza-errefortzurako jarduerak antolatu eta burutzea.

DEPARTAMENTU-BURUTZAK

Didaktika-departamentu bakoitzeko burua departamentu horretako irakasle bat izango da, eta zuzendariak izendatuko du urtero, departamen-tuaren beraren proposamena jaso ondoren.

Eginkizunak:

  1. Departamentu bakoitzari dagozkion hezkuntza- eta curriculum-proiektuak lantzen parte hartu eta departamentua osatzen duten arlo, irakasgai edo moduluen programazio didaktikoaren zein ikasturte amaierako memoriaren idazkuntza koordinatzea.
  2. Departamentuaren jarduerak zuzendu eta koordinatzea.

Iturria: http://www.mendebaldea.net/cms/fileadmin/PDF/pedagogia.pdf

 

Gaur egun heziketa zentruetan irakasle, guraso eta ikasleen partehartzea derrigorrezkoa da, eskolak 70.hamarkadan jasan zuen demokratizazioaren ondorioz. Ikastetxeen gestioa eskola kontseiluaren eskutan gelditzen zen eta hau irakasle, helburu pedagogikorik ez zuten ikastetxeko langile, guraso eta ikasleek osatzen zuten. Bestetik, irakasle eta heziketa helburuak zituzten langileek klaustroa osatzen zuten, hauen betebeharra heziketarekin erlazionatutako metodologiak eta gaiak zehaztea zen, hau guztia azkenean kontseiluak onartu behar zuelarik. Legeek irakasleei indar edo botere gehien ematea ahalbidetu zuten, gurasoei larregiko izaera partikularista zutela egotzita, hau da, beraien seme alabetan soilik pentsatzea.

iturria: sociologia de las instituciones de educacion secundaria, editorial horsori.

Eskolen demokratizazioa prozesu egokia dela esan nezake, eskola bakoitzak bere beharren araberako erabakiak hartzeko gaitasuna baitauka horrela. Erabaki horiek nork hartu behar dituen ordea ez da horren argia. Batetik egia da ikasleen inguruko ezagupen orokorrena eta ziurrenik zehatzena irakasleek dutela, beraz hauek izan beharko lirateke gehiengo indarraren jabe. Ordea zein neurritaraino balio beharko lukete ikasle eta gurasoen iritziek? Argi dago egokiena beti ere guztien arteko adostasunera heltzea dela baina hau sarri ezinezkoa da, esan bezala gurasoek era partikularistan jokatzeko joera baitute. Ikaslearen iritziak ere ez dauka garrantzi larregirik, baina hauen usteak kontuan hartu beharko liratekeela diot, izan ere beraiek dira heziketa jasotzen dutenak eta hau hobetzeko alternatiba berritzaileenak beraien ahotik irten daitezkeela esango nuke.

 


Utzi iruzkina: