Euskal kurrikuluma

Euskal curriculuma aplikatzeko orduan, gai honetan inplikaturik dauden faktoreak hartu behar ditugu kontutan. Hau da, espainiar eta frantziar curriculumen aldeko faktoreak eta eraiki beharreko euskal kurrikuluaren aldekoak zeintzuk diren ikusi behar dugu. Izan ere, gure lana lehenengoak neutralizatzen saiatzea eta bigarrengoak sustatzea izango baita. Jarraian azaltzen den eskeman curriculumaren aferan parte hartzen duten faktore horiek biltzen saiatu gara.

zutabe

Ezkerreko zutabean egun Euskal Herrian ofizialki ezarrita dauden curriculumak daude: espainiarra Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa Garaian (EAEko eta Nafarroako Gobernuek espainiar curriculuma egokitzen dute); frantziarra Lapurdi, Baxenafarroa eta Zuberoan. Eskuineko zutabean Euskal Herriaren errealitatea abiapuntutzat duen (eta definitu beharreko) curriculuma dago, hezkuntza sistema propio baten alde gaudenon helburua, hain zuzen ere. Lehenengoa, legearen aginduz ezarritako curriculum ofiziala da; bere legitimitatea legeetan oinarritzen da. Bigarrena, hezkuntza sistema propio baten alde gaudenok eraiki nahi dugun curriculuma da; bere legitimitatea euskaldunon hezkuntza eskubideetan oinarritzen da. Bi polo horien artean aurkitzen dira euskal ikastetxeak. Hau da, alde batetik espainiar zein frantziar curriculumak aplikatzeko faktoreek eragiten dute, eta beste alde batetik euskal curriculumerantz urratsak emateko faktoreek. Ikus ditzagun hauek banan bana.

Jazarpen legala

Zergatik aplikatzen da Donostiako ikastetxe batean espainiarraren egokitzapena den EAEko curriculuma? Eta zergatik aplikatzen da Baionako ikastetxe batean frantziar curriculuma? Lehenengo arrazoia nahiko argia da: espainiar eta frantziar curriculumak derrigorrez aplikatu behar dira, legeek hala agintzen dutelako. Geure herriari hezkuntza sistema propioa izateko eskubidea ukatzean, curriculuma propioa izateko eskubidea ere ukatzen zaio. Eta beraz, nahi edo ez, espainiar curriculuma aplikatu behar da Donostian eta frantziarra Baionan. Faktore honi jazarpen legala deituko diogu, euskaldunon borondatea ezertarako kontutan hartu gabe ematen den jazarpena, hain zuzen ere. Jazarpen horrek intentsitate ezberdina dauka tokian toki. Zein bitartekoren bidez ematen da jazarpen legal hori?

  • Administrazioa. Administrazioak baditu bere bitartekoak ikastetxeetan egiten dena fiskalizatzeko: ikuskariek arau legalak betetzen diren aztertzen dute, eta zuzendariak legea betetzera beharturik daude. Administrazioak baditu bitartekoak bere kontrola zorrozteko edo biguntzeko, Nafarroaren kasuan ikusten ari garen bezala. Edozein kasutan ere, gaur egun nahiko margen handia dago lehen hezkuntzan eta derrigorrezko bigarren hezkuntzan euskal curriculuma lantzeko, administrazioak ezin baitu guztia kontrolatu.
  • Selektibitatea, Errebalida, Baxoa. Froga hauek gainditzeko (eta gero eta gehiago, nota ona ateratzeko) prestatu behar dira ikasleak. Uneotan froga hauek espainiar eta frantziar curriculuma ematen direla ziurtatzeko berme nagusienak dira, eta Batxilergoaren edukiak goitik behera determinatzen dute.
  • Komunikabideak. Lege espainiar eta frantziarren zaindariak bihurtu dira komunikabide asko. Ikastetxe baten inguruan izugarrizko muntai mediatikoa antolatzeko gai dira. Gaur egun, lagun askok beldur handiagoa daukate ikastetxea komunikabideetan markaturik azaltzeari, administrazioaren presioari baino.

Testu liburuak

  • Euskal Herrian eta Euskal Herrirako ekoiztuak izatea
  • Euskal Herriaren herri izaera onartua izatea
  • Euskal kultura islatzea
  • Izaera herritarra eta aurrerakoia agertzea
  • Ikuspegi hezkidetzailea agertzea
  • Aurreko baldintzak betetzen ez dituzten testu liburuak izatekotan, beste bitartekoetara jotzea: apunteak, bibliografia anitza…
  • Mapak

    curriculum_4

    Bestalde, ikuspegi aurrerakoi batetik munduaren proportzioak modu errealagoak islatzen duten munduko mapak hautatu beharko genituzke. Izan ere, eskoletan gehien erabili ohi dena iparraldeko lurraldeak handitzen ditu hegoaldekoen kaltetan. Era honetan, Indiaren azalera Eskandinabiarena baino ia hiru aldiz handiagoa izanik, India tamaina Eskandinabiaren erdia izango balitz bezala irudikatzen da mapan. Era honetan, sinbolikoki ere hegoaldea iparraldearen menpeko dela adierazi nahi da. Badaude beste mapa batzuk (esaterako Peters-ena) proportzioak gordetzen saiatzen direnak.

     informazio iturria: http://www.gaztesarea.net/arbela/edukia.php?id=136&alea=2

    EHIGE, SAREAN, BIHE ikuskaritza zentrala HUIS taldeen elkarlanaz Euskal Eskola Publikoarentzat nahi den XXI. mendeko kurrikuluaren inguruko gogoeta bat atara dute.

    Udalbiltzak, Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioak eta sare publikoko Sortzen-Ikasbatuaz Elkarteak abian jarri zuten euskal kurrikuluma sortzeko ideia baita, ordutik beste zenbait eragile eta instituzio, besteak beste EAEko Hezkuntza Saila, elkartu dira proiektu hontara.

    Batetik esan beharra dago kurrikuluen arazoa gaur egun politikarekin estuki loturik dagoela, heziketarekin berarekin baino gehiago. Honen ondorioz iritzi kontrajarriak aurki daitezke eragileen arabera. Hala eta guztiz ere, euskaldunok geure herriaren errealitatea biltzen duen kurrikulu bat aldarrikatu behar dugu, berau gerure eskubide bat baita. honetarako uste dut ezinbestekoa dela eragile guztien edo behintzat gehienen arteko adostasunera iristea.


    Utzi iruzkina: