Heziketa ezberdinen proiektuak
Atal honetan 3 heziketa zentru ezberdinen proiektuen konparaketa labur bat burutuko da. Eskoletako bat publikoa da eta beste biak pribatuak, baina lehena Ikastola bat den bitartean bestea Kristau eskola bat da. Hiruren arteko ezberdintasun handiena diruaren gestioaren ingurukoa da, eskola publikoak estatu edo kasu Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzarekin egiten du aurrera batik bat, besteek bitartean laguntza gutxiago jasotzen dute eta matrikulen bidez autogestioa burutzen dute. Gainera, ikastolak beraien lana elkartasun, lankidetza eta errespetuan oinarrituz kooperatiba gisa antolatzeko nahia erakusten du. Hiru eskolek antzeko hainbat arlo edo ezaugarri erakusten dute, zorionez guztiek zabaldu nahi dute euskara eta baita euskal kultura ere. Honekin batera, denek azaltzen dute egungo kultura aniztasuna eta honi moldatzeko beharra ere, elkarbizitza egoki baterantz abiatzeko. Berdintasunarekin erlazionaturik, eskola publikoak sexu diskriminazioaren mentzio ere egiten du bere proiektuetan. Ez hori bakarrik, ingurumena gai garrantzitsutzat daukate eta honen inguruko kontzientzia lortu nahi da.
Honetaz guztiaz gain esan behar da, bai ikastolak eta baita eskola publikoak ere teknologia berriei ateak irekitzen dizkietela, hau etorkizunera begira gaitasunen iturri izan baitaiteke. Azkenik, esan behar da, eskola kristaua besteengandik aldentzen duen ezaugarria bere erlijiotasuna dela besteen laikotasunaren aldean, hezkuntza ebanjelioan oinarritzen baitu.
Argi ikus daiteke eskola aurrerakoienak publikoa eta Ikastola direla, besteak erlijioan oinarritzen baitu bere heziketa. Gainera azpimarratzekoa da guztiek aniztasunaren aurrean erakusten duten errespetua eta euskarari ematen dioten garrantzia. Azkenik esan bi eskola aurrerakoien arteko desberdintasun handiena gestio metodoa dela.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: