Etorkinak gure hezkuntzan

Gure herrialdera gero eta etorkin gehiago hurbiltzen ari zaizkigu eta ondorioz ikasle etorkin kopurua ere handitzen doa urtetik urtera. Kalkulatzen da EAE-n etorkin kopurua %4 koa dela eta urtetik urtera ikasle etorkinen kopurua %40an handitzen dela. etorkinen gehiengoa arrazoi ekonomikoak direla eta eskola publikoan matrikulatzen dira eta aipatzekoa da autonomi erkidegoan ikasleen %50 Bizkaian matrikulatua dagoela.

Etorkinen jatorriaren arabera, gure herrialdean guztiz integratzeko hizkuntza bakarra edo bi ikasi behar izaten dituzte, hau orokorrean euskararen kalterako izaten delarik. Estatuz kanpoko etorkinak, gehienak latinoamerikarrak dira (Ekuador, Kolonbia, Argentina, Bolivia, Peru...). Ondoren magrebiarrak daude (Marokokoak bereziki). Atzetik Europar Batasuneko etorkinak ditugu (Portugal, Frantzia...). Eta azkenik Europa erdi eta Ekialdekoak (Errumania, Bulgaria...), Saharaz hegoaldeko Afrikakoak, eta Asiakoak (Txinakoak). Hori dela eta hezkuntza ereduaren matrikuletan etorkinek aukera ezberdinak hautatzen dituzte: EAEn % 51,8 A ereduan matrikulatzen den bitartean, erdia baino gutxiago B eta D ereduetan matrikulatzen da (% 27,8 eta % 20,4). Nafarroan, berriz, D ereduan matrikulatutako etorkinen seme-alaben kopurua % 2 ingurukoa da. Iparraldeaz, berriz, daturik ez dugu.

espe1

Honek guztiak gogoeta sakon bat merezi du, hemen bi helbide interesgarri aurkitu ditzakezu: 1 eta 2. Nire iritziz ukaezina da etorkinen kopurua eta honekin lotuta etorkin ikasle kopurua etengabe handitzen ari dela, horregatik hauek guztiak gure kulturan integratzeko zer eskaini eta zer eskatu behar zaien galdetu beharko genioke geure buruari. Argi dago, ongi edo erabat moldatzeko bai euskara eta baita gaztelania ere ikasi beharko luketela etorkinek, baina nola lortu hau?

images

informazio iturriak: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-5473/eu/contenidos/informacion/dif8/eu_2083/adjuntos/EtorkinakartatzekoprogramaI.pdf

http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1158230128

http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1149839897


Utzi iruzkina: