Ikasleen jarrera

XXI.mendeko heziketaren arazo larrienetarikoak ikasleek izaten duten jarrera pasiboa eta gelako martxa ostopatzeko duten joera dira. Lehenago irakasleak klaseak autoritate gisara ematen zituen, ondorioz, ikasle guztiak muzin egin gabe arreta jartzen zuten. Oraingo egoera (beheko binetan ikus daitekeen bezala) arras ezberdina da, sarri ikasleak izaten baitira klaseko jaun ta jabeak.

ferrerescas

Ez hori bakarrik, leku askotan irakasleak mehatxuak jasotzen dituzte ikasleen partetik eta batzuetan jipoituak ere izaten dira. ( 1,2 eta 3)

Gai hau arreta bereziz landu beharreko dela argi dago, hala ere, pasibotasuna eta ikasleen mehatxu eta jipoi jarrera ezberdindu behar direla uste dut. Lehenari dagokionez, askoren ustez irtenbide egokiena autoritate baten ezarpena da. Honela ez dut uste arazoa modu naturalean desagertzen denik, izan ere autoritatearen presentziak gelako giroa aldrebestu egiten duela uste dut. Horregatik arazoa klaseen erakargarritasuna nola handitu aurkitzea dela uste dut, honela ikasleen jakin-mina pizten baita eta ez legoke autoritate beharrik. Pertsonalki ez dut autoritate izaera hori egokia denik uste nahiz eta sarri irtenbide errazena izan.

Ikasleen irakaslearenganako duten mespretxua ordea, hauen etxeko heziketaren ondorio izan daitezkeela uste dut. Horrela balitz, arazoa are eta gehiago zailduko litzateke kasu bakoitza ezberdina izango bailitzateke. Hala eta guztiz ere, arazo honi ezin dakioke bizkarra eman eta aurre egiten hasi beharko litzateke.


Utzi iruzkina: