Bologna prozesua

Bologna prozesua azkenaldia kritika eta gogoeta askoren jopuntu izaten ari dira. Honen arrazoia prozesuak berak ekar ditzakeen ondorio nagusienganako gaitzespena da. Baina zer dio Bologna deritzon prozesuak?

Bologna Prozesuaren oinarriak 1957 urtetik datozkigu. Urte horretan Europako Hezkuntza Markoa definitzea proposatu zen. Hala ere, prozesu berri honi 1998an Sorbonako Deklarazioan ematen zaio hasiera. 1999an Bologna Deklarazioa sinatzen dute Europar Batasunako herri guztiek. Hurrengo urteetan sarrera eskatu zuten hainbat herrik. 2001ean Pragako goi-bileran Goteborgeko ikasle deklarazioa eta Salamancako errektoreen deklarazioa kontutan hartuz, 29 herrialdek sinatzen duten akordioa plazaratu zen. 2010erako prozesu guztiek bukaera izan behar dute, justuan ZSAOk edo Zerbitzuen Salerosketarako Akordio Orokorrak definitzen duen momentuan. Honek ZSAO-Bologna erlazioaren lehen ideia bat ematen digu, baina ez da bakarra eta kasualitatea izan zitekeela ere argudia dezakete sinatzaileek.

Bologna prozesu bezala ezagutzen dugun hori era isil eta ilunean ematen ari da. Ez da inondik inora bermatzen ari jendartearen edota komunitate unibertsitarioaren parte hartzea. Hartu beharreko aldaketen parte izan beharrean jadanik hartuta dauden erabakiez luzatzen dute informazioa, pixkanaka. Honekin lortzen dute egin daitekeen bakarra atzera bueltarik ez duten erabakien inguruan hitz egitea dela sinestaraztea.

Bologna prozesuan definitzen dena Europako goi hizkuntza esparrua da. Europa mailako titulazio homologagarrien sistema bakarra ezarri nahi da honela.

  • Hezkuntza sistemaren aldaketa bat
  • Kreditu sistema bateratu baten sorrera.
  • Ikasle eta irakasleen mugikortasuna bilatzen du.

Europa osatzen duten estatu kapitalistek hezkuntza sistema birmoldatuz joan beharko dira 2010rako Bolognako akordioan sinatutako aldaketa zein erreforma guztiak aplikatu ahal izateko. Gobernu ezberdinetako hezkuntza ministerioen artean gai honen inguruko lerro orokorrak adosten ari dira. Ondoren estatu bakoitzak izango du hauek kudeatzeko ahalmen osoa. Hortaz, Bologna prozesuak aurreikusten dituen neurriak Madril eta Parisen diseinatutako legeen arabera emango dira Euskal Herrian.

Helburuak

KoherentizazioaEuropar estatuen goi mailako hezkuntzaren koherentizazioa eta homogeneizazioa bilatzen du. Hau da europar mailan goi hezkuntzan ezarritako helburuak, ikasketa bideak, moduak, ebaluaziorako tresnak irizpide komunen eta homogeneoen inguruan antolatzea bilatzen da.

Homologazioa Europar mailako titulazio homologagarrien sistema bat ezartzea bilatzen du. Italiar estatuaren titulazio bat Alemanian baliogarria izateko, eta alderantziz, bideak jartzea.

Ikasle eta irakasleen mugikortasuna EBren helburuetako bat, langileen eta kapitalaren mugikortasuna lortzea da, barne merkatua ahalbideratzeko. Ikasleen eta irakasleen mugikortasuna da bide horretan planteatzen duten lehenengo pauso praktiko inportantea. Ikasle masak mugitzea, langileak mugitzea baino bide errazagoa da. Honen harira sortu zen duela hainbat urte Erasmus delako plana, Europa barruan ikasleen mugikortasuna ahalbideratzeko.

Unibertsitate eredu anglosaxoierantz abiatzea eredu anglosaxoiaren arabera, unibertsitateak bi mailatan banatzen dira: batetik, elitearen unibertsitate pribatuak daude eta bestetik, unibertsitate publikoak, ikasleriaren gehiengoari bideratuak. Etorkizunari begira, lehen mailako unibertsitatea egoteak bigarren mailako unibertsitatean egoteak baino garrantzi gehiago hartzendu eredu honen arabera. Lehengo horiek dira prestigioaren ikurrak. Ikasleen onartzea edo ez onartzea jatorri ekonomiko eta sozialaren arabera arautzen dute. Azterketa pribatuak antolatzea ere ohikoa izaten da, elkarrizketen bidez hori horrela dela ziurtatzeko. Gainerakoak bigarren mailako unibertsitateak dira, hauen arteko mailaketa ere bultzatzen delarik. Bologna prozesuak unibertsitate mailaketa eragiten du.

Ikasle taldeek honen aurrean jarrera kritikoa erakutis dute nagusiki, honen erakusgarri dira Ikasle Abertzaleak -en gogoeta eta Eraldatu ikasle taldearen adierazpena.

informazio iturria: gaztesarea

Bologna prozesua gaur egungo politika neoliberalaren ondorio zuzena da eta hezkuntzarekin baino interes politiko eta ekonomikoekin lotura duela esan daiteke. Hainbat abantaila eskainiko ditu akaso, desabantailak ordea pila bat izango direla aurreikus daiteke. Batetik nahi dena ikasleek beraien heziketan denbora gehiago ematea da, lan orduak izango baliran. Horrela metodologia berria ezarriko da, talde lan gehiago burutuz, teknologia berriak erabiliz eta azken finean heziketa praktikoagoa bihurtuz. Honek jende askorengan eragin zuzena izango luke, lan egiteko ez bailuke astirik izango. Bestetik, enpresen parte hartzea etorriko litzateke, honela diru publikoa hezkuntzan gutxiago inbertituz, interes pribatuak nabariagoak izatera pasako liratekeelarik eta matrikularen prezioa asko haziko litzatekeelarik, unibertsitaterako sarrera jende gutxiagoren esku utziz eta hau lan merkatura bideratuz. Heziketa jasotzeko eskubidea bortxatua suertatuko litzateke. Gara egunkariaren arabera, Italiako hezkuntza sailburuak 8000 milioi eurotan gutxitu nahi du hezkuntzara bideratutako diru publikoa eta hezkuntza alorreko langileriaren %20 a kalera bota nahi du. Unibertsitateko antolakuntza ere aldatuko litzateke gradu eta gradu ondoko mailak ezarriz, horrela heziketa orokorra handiagoa izango delarik, baina behar bada ikasleak ez dira hain trebatuak bihurtuko materia espezifikoari dagokionean. Azkenik, kreditu sistema berriak eta Europako estatu ezberdinen arteko hitzarmenak, Europara bai ikasketak egitera eta baita lan egitera joateko aukerak ikaragarri haziko direla diote planaren bultzatzaileek. Lehenik esan behar da, ikasketak kanpora egiten joateko zailtasunak aurki daitezkeela gaur egun ezagutzen diren bekak murritzagoak izango baitira, ordea, lan egiterako orduan abantaila bat suposa dezake, titulua Europako ia estatu guztiek onartuko baitute. Ordea, ingelesaren erabilera gehiago zabalduko litzateke unibertsitatean, orain oztopo dezente dituen euskara baztertuago gera daitekeelarik


Utzi iruzkina: