Gazte Garraxia

Irungo gazteon kazeta



IHESLARI POLITIKOEN KOLEKTIBOAK  EUSKAL HERRIARI Iheslari Politikoen Kolektiboak Euskal Herriari eta, zehazki, kolektibo honen etxea den Ezker Abertzalari zuzendu nahi zatzaie, azken boladan bizitako gertakari larrien gainean irakurketa helarazteko; gerra zikina eta, bereziki, Jon Anzaren desagerketa salatzeko, eta askatasunaren aldeko gure konpromisoa eta lana berresteko. Hemen garen askok frankismoa ere ezagutu genuen, eta garai haietan egin genuen ihes gure jaioterritik, errepresio basatia eta tortura sahiesteko. Frankismoaren aipamena, gaur egun, ez da hutsala. Izan ere, ordu...


Manifestazioa 17:30etan abiatuko da Donostiako Antiguo auzotik.Lurdes Zabalegi (Etxerat elkarteko kidea): "Etxerat elkartetik kezka handiarekin ikusten ari gara azken asteotan espainiar eta frantziar Estatuetako espetxe barruan zein karriketan ematen ari diren gertakari lazgarri andana. Euskal preso politikoak bizi baldintza gogorrenetan bizitzera behartuak daude. Milaka kilometrotara sakabanatuak, gaixotasun larri eta sendaezinekin edo Bizi Osorako zigorraren sama gainean daukatela. Horrekin batera, kolpeak,mehatxuak, xantaiak, umilazioak, isolamendua, bakartzea edo erabat arbitrarioak d...


Euskal gazteria eta kapitalismoa, kapitalismoa eta euskal gazteria, ezinbesteko talkan bizi diren bi errealitate kontrajarri dira. Kapitalismoaren oihanean, gazteria, gazela baino ez da lehoi gorbatadunen begietara. Eta ikuspegi eta logika horretatik abiaturiko praktikak, ondorio nabarmenak ditu gure bizitzaren esparru guztietan: gure ahalbide ekonomikoetan, emakumeon eskubideetan, naturarekiko harremanean, eremu afektiboan eta sexualitatean, emantzipaziorako eskubidean, harreman pertsonaletan, migrazioetan, aisialdian, pentsamenduan, sentimenduetan, kontsumo ereduan, lan baldintzetan, psik...


ELKARTASUNA!

gaztegarraxia 1456133159447 Gazte Garraxia | 2009-08-25 13:15



Ahaztu diotena eta begiratu egiten dutenari!Nork agintzen du Iruñan? Faxismoak. Eta Gasteizen? Baita. Eta Pauen? Jakobinismoak.Euskal Herria ez dago munduko mapan. Zergatik? Bi estatu inperialistek ukatzen dutelako (euskara hilzorira daramate, euren banderak inposatzen dizkigute eta gureak kendu; Madrilek eta Parisek ahal dute erabaki gure herriaz, eta guk ezin dugu AHTren inguruko inkesta bat ere egin…)   Guztien eredua bat da, etengabeko krisian dagoen kapitalismo bortitza, munduan gosea eta miseria besterik sortzen ez duena, eta krak txikienean langileon eskubideen kontura elikatzen...


Hainbat informazio agentziek zabaldu dute ertzaintzak bi gazte atxilotu dituela Gasteizen kale erasoak leporatuta. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi du atxilotuak Jokin Zerain eta Ander Aurrue izan daitezkela ertzaintzak beraien etxeak miatzen baitabil. Agentzien arabera polizia operazioa zabalik jarraitzen du. Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren oharra: Ertzaintza operazio bat burutzen ari da une honetan Gasteizen eta Jokin Zerainen etxea eta bere gurasoena miatu ditu. Ez dakigu Jokin atxilotua dagoen edo ez baina posible da horrela izatea. Gurasoen etxearen miaketan ama aknpora ater...


Biharko eguna langile eskubideen urraketa krudelenari erantzuteko eguna da, greba zapalketari erantzuteko tresna gisa, atera gaitezen kalera krisiaren aitzakipean gehiago izorratu nahi gaituztenen aurka!!! Lana lortu edo mantentzea erabat zaila den egunotan (are gehiago gazte, emakume edo etorkina izanda) greba egiteko mila zailtasun sortu ditu patronalak, gobernu espainiarrak, eusko jaurlaritzak eta nafarroako gobernuak... euskal langileriak bateginik lortu dezakeen indarraren beldur direlako, badakitelako greba arrakastatsu batek euren eredu zapaltzailea kolokan jarriko duela! GREBA EZ EG...