Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi du polizia espainolak Irati Mujika, Mikel Beunza eta Oihan Ataun gazteak atxilotu dituztela Grande Marlaskaren aginduz Iruñeako Arrosadia auzoan. Hiru gazteen etxeak miatu dituzte eta inkomunikatuta daude orain. AAMk jakinarazi du Segi erakundeko kide izatea eta kale borroka ekintzetan parte hartzea leporatzen dietela. Info+ askatu.org Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren oharra: Atzo gauean espainiar poliziak 3 gazte atxilotu zituen Iruñeako Arrosadia auzoan: Irati Mujika (Amezketa) Mikel Beunza (Arrosadia) Oihan Ataun (Arrosadia) Gazteen et...
Badira hilabeteak jada Irungo alkate Jose Antonio Santanok Irungo ANV taldearen suspentsioa agindu zuenetik. Zenbait hilabete beranduago, ANVren ilegalizazioa eman zen. Hala ere, Ezker Abertzaleak lanean jarraitzeko gogo eta indarrak erakutsi ditu. Irungo Ezker Abertzaleko hautetsi batekin elkarrizketa egiteko aukera izan dugu, herrian bizi den egoeraren berri emateko. GALDERA.- Santanok udal-taldearen suspentsioa agindu zuen uztailean; zein da zuen egoera gaur egun? ERANTZUNA.- Udaletxean bertan genuen bulegoa mantentzea lortu dugu, baina izenak, korreoak, siglak… desagertu dira; ezin dugu...
Salbuespen egoera ezarri dute Euskal Herrian. Frantziako eta Espainiako Estatuek eskura duten tresneria guztia jarri dute martxan askapen mugimenduaren aurka: gazte independentiston kontrako polizia operazioak, legez kanporatzeak, Batasunaren aurkako operazioak, atxiloketak, manifestazioen debekuak, torturak, isunak, mehatxuak, presio soziala... Gazte belaunaldion etena eragin nahi dute, borrokarenlekukoari heltzea ekidin nahi dute, eta Ezker Abertzalearen dinamika politikoa desitxuratu. Baina zergatik desaktibatu nahi dute Ezker Abertzalearen ekinbide politikoa? Egungo egoera gainditzeko a...
Gazte Garraxia Irungo gazteon kazeta habian da! Oraindik hasieran bagaude ere, eta eduki gutxi dugun arren, laster joango gara osatzen gure blog berri hau. Beraz, badakizu: erabili, idatzi, irakurri eta zabaldu! Zure ekarpenak gogoz jasoko ditugu!
EUSKAL HERRIA EZ DAGO SALGAI! Zazpi euskal herrialdeetako gazte independentistez bete genuen pasa den larunbatean Hernani. Debekua ez zen gai izan Independentziaren aldeko aldarria estaltzeko eta egun handia izan zen denontzat, gure burua zoriontzako moduan gaude! Ikaragarrizko gazte belaunaldia gara! Puntu beltza, PNVk jarri zuena, beste behin ere. Gasteizen zirko penagarria egiten zuten bitartean Madrildik jasotako aginduak zintzo-zintzo bete zituzten Hernanin. Gasteizen euren txakurrek falangistak defendatu zituzten independentistak kolpatuz; eta Hernanin Independentzia eguna ospatzen ar...
Hau duzue Irungo Gazte garraxia aldizkariaren blog berria. Aldizkaria eskura jasotzeaz gain, eguneroko gaiak landu eta zuen iritzi eta aportazioak jasotzeko toki aproposena. Irakurri, idatzi hausnartu, zabaldu... eta nola ez, ANTOLATU eta BORROKATU!
BURDINEN ARTEKO HERRIA GREBA OROKORRA KORRIKA 16 IRUNEN GAZTE MARTXA 09 SPOTa HAUTSITAKO LEIHOA DOKUMENTALA
BERRIQSTEN 13 BERRIQSTEN 12 BERRIQSTEN 11
PALESTINA EZ DAGO SALGAI!