Gazte Garraxia

Irungo gazteon kazeta

Martxoaren 1eko hauteskundeei begira, plataforma berria jarri da martxan: demokrazia 3.000.000. Konponbide demokratikoari beste aukera bat ematea du helburu D3M-k. Euskal Herriko hiru milioi biztanleri bere etorkizuna libre eta demokratikoki erabakitzeko eskubidea aitortuko dion eskenatoki demokratiko bat eraikitzeko, frankismo osteko trantsizioa behin betikoz agorraraziko duen aldaketari eta beste ziklo politiko bati ateak zabaltzeko, azken batean. ALDAKETA POSIBLE DA!Baina, horretarako milaka eta milaka sinadura behar dira. Hautes elkarte gisa osatu ahal izateko, euskal herritarren sin...


BERRIQSTEN 13

1
gaztegarraxia 1456133159447 Gazte Garraxia | 2009-01-13 19:04


Inoiz baino ozenago, GAZTEOK ISRAELI BOIKOTA!Azken egunotan Palestinako lurralde okupatuan ematen ari diren genozidio sionistaren aurrean SEGI gazte erakunde iraultzaileak dei egiten dio euskal gazteriari eraso hauei erantzutera. Eta inoiz baino ozenago Israeli boikota hitzetatik ekintzetara pasatzea.Palestinar herrian entitate sionistak garatzen ari diren sarraskien aurrean hitzak jada kasik soberan dira. II Mundu gerra ostean garaile irten ziren nazioarteko gobernuek, bere lurra okupatua izateko, eta palestinarren giza eskubide guztiak bortxatuak izateko uztarria derrigorrez ezarri ...



GAZTE EGUNA 08

gaztegarraxia 1456133159447 Gazte Garraxia | 2008-12-10 12:50

Egitarau paregabea Irungo Gazte Egunean!Aurtengoan Maddalen Arzallus, Kristiñe Txoperena eta Manu Goiogana bertsolari gazteak ziango ditugu gurekin. Bidasoaren bi aldeetatik etorriak, bertso saio aparta eskeiniko dute bazkalostean!Lakaxitan, berriz, Zahil, Skatu, Musikberbena eta Selektah Stepi entzun ahal izango ditugu, eta nola ez, guztiok parte hartzeko, karaokea!!!ANIMATU ETA ETORRI GAZTE EGUNERA!!!GAZTEAK GARELAKO!!!


Beste urte batez iritsi da Irungo Gazte Eguna, gazte guztiak elkartu eta kaleak aldarrikapenez betetzeko eguna. Gazteria guztiari luzatzen diogu gonbidapena egun hontan parte hartzeko, egitarau zabala osatu baitugu guztiontzako!EGITARAUA 12'00   Txupinazoa, jokuak eta hamaiketakoa gerturatzen den            guztiarentzat.14'00   Bertso  Bazkaria Hazian. Txartelak 9€an daude salgai            Sunbila, Eskina, Orkatz eta Hazian eta nahi duenarentzat    &...



Euskal Herrian emakumeon indarkeria sexistaren aurkako adierazpen ugari pairatu behar izan ditugu: erail gaituzte, bortxatu, mehatxu egin, jipoitu... Ez dira lau zororen burutazioak, zapalkuntza patriarkalaren ondorio zuzena baizik, diskriminazioaren eta sexuen arteko botere harremanen erakusle latzak. Emakumeenganako indarkeria egiturazkoa da, jendarte eredu sexista batean bizi garelako pairatu behar ditugu; eta sexismo horren eraginez emakumea gizonen menpe kokatzen du jendarte eredu honek eremu guztietan. Eguneroko mezuak dira, hala ere, egoera aldatu egin dela, berdintasunean bizi gare...


Elkartasuna adierazi Euskal Herriko selekzioaren alde aitzindariak diren jokalariei.


Segi gazte erakundeak gogor salatu du Iruñerriko azken atxiloketen harira politikariek izan duten isiltasuna, eta hauei etsaiaren gerRa estrategiaren konplize izatea leporatu die. Eraso hauek guztiak gazteria gelditzeko alferrik dira, Euskal Estatu Sozialista aske baten aldeko borrokan jarraitzeko indarrak ematen dio gazteria guztiari. Ohar bat kaleratu dute gazteen irakurketa plazaratzeko.