Euskal Herriak behar duen aldaketa: D3M
Martxoaren 1eko hauteskundeei begira, plataforma berria jarri da martxan: demokrazia 3.000.000.
Konponbide demokratikoari beste aukera bat ematea du helburu D3M-k. Euskal Herriko hiru milioi biztanleri bere etorkizuna libre eta demokratikoki erabakitzeko eskubidea aitortuko dion eskenatoki demokratiko bat eraikitzeko, frankismo osteko trantsizioa behin betikoz agorraraziko duen aldaketari eta beste ziklo politiko bati ateak zabaltzeko, azken batean. ALDAKETA POSIBLE DA!
Baina, horretarako milaka eta milaka sinadura behar dira. Hautes elkarte gisa osatu ahal izateko, euskal herritarren sinadurak behar dira.
Horregatik, Irungo gazte guztiei udaletxera sinatzera joateko deia luzatu nahi dizuegu.
- sinadura, Alderdien Legea atzean uzteko
- sinadura, alderdi politiko guztiek hauteskundeetan aukera berdintasunean parte hartzeko eskubidea dutelako
- sinadura, eskenatoki demokratiko bati ateak zabaltzeko, eta, ondorioz, euskal herritarrak beren etorkizunaren jabe izateko.
- sinadura, herri hau aurrera begira jarri nahi duela aldarrikatzeko
Udaletxean:
OSTIRALA 16: 12:00-14:00 eta 18:00-20:00
LARUNBATA 17: 11:00-14:00
ASTELEHENA 19: 12:00-14:00
ASTEARTEA 20: 16:00-18:00
ASTEAZKENA 21: 12:00-14:00
OSTEGUNA 22: 16:00-18:00
OSTIRALA 23: 12:00-14:00 eta 18:00-20:00
LARUNBATA 24: 11:00-14:00
Iruzkinak
Utzi iruzkina: