8 GAZTE ATXILOTUAK HERNANIN
Segi: Gazte
mugimenduan lan egitea terrorismoa da espainiar estatuan
Segi gazte erakundearen oharra:
Espainiako Poliziak zortzi gazte independentista atxilotu ditu Hernanin Baltasar Garzon epailearen aginduz zortzi gazte atxilotu ditu espainiar poliziak Hernanin. Atxiloketak Segiko kide izatea eta kale erasoak egitearen akusaziopean burutu dira. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez atxilotuen etxeak eta hainbat lokal ere miatu dituzte.
Gure kezka adierazi nahi dugu zortzi atxilotuen jasan dezaketen tratuaren inguruan. Pasa den urtean 62 tortura kasu izan ziren salatuak, hauetako 33 espainiar poliziaren esku egondako euskal herritarren aldetik. Atxilotuak une honetan inkomunikazio egoeran egoteak benetako tortura arriskuan daudela esan nahi du.
PSE eta PPren akordio errepresiboaren neurria erakusten du operazio berri honek. Herri honetako sektore oso bat ezabatzea da akordio horren sustengu nagusia, eta horretarako armak, poliziak, tortura eta espetxea erabiliko dituzte besteak beste. Gazteria independentistaren aurkako operazio eta jazarpen hauek argi erakusten dute Euskal Herrian lan politiko eta soziala atxiloketekin, inkomunikazioarekin, espetxearekin eta sakabanaketarekin ordaintzen dela.
Gazte mugimenduan lan egitea terrorismoa da espainiar estatuan. Honek erakusten du zein den espainiar demokraziaren maila. Herritarren eskubide zibil eta politikoen etengabeko ukazioa ezarri dute Euskal Herrian eta horrek gutxi du demokraziatik.GAZTE ETA ASKE irabazi arte!
Iruzkinak
gazte1 2009-04-01 22:45 #1
errepresioari gogor erentzun!<br><br>larunbat hontan, guztiok Hernanira.<br>manifa Gudarien plazatik. (udaletxetik)<br>
Utzi iruzkina: