AZAROAK 25; emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako eguna
Euskal Herrian emakumeon indarkeria sexistaren aurkako adierazpen ugari pairatu behar izan ditugu: erail gaituzte, bortxatu, mehatxu egin, jipoitu... Ez dira lau zororen burutazioak, zapalkuntza patriarkalaren ondorio zuzena baizik, diskriminazioaren eta sexuen arteko botere harremanen erakusle latzak. Emakumeenganako indarkeria egiturazkoa da, jendarte eredu sexista batean bizi garelako pairatu behar ditugu; eta sexismo horren eraginez emakumea gizonen menpe kokatzen du jendarte eredu honek eremu guztietan.
Eguneroko mezuak dira, hala ere, egoera aldatu
egin dela, berdintasunean
bizi garela... Hedabideen jario horren baitan hezitako gazte belaunaldia gara, baina errealitatea ez dator bat euren mezuekin; inoiz baino indarkeria kasu gehiago ematen baitira orain gazteen artean. Arrazoia? Agerikoa: azaroaren 25ean pankartaren lehen lerroan jartzen diren horiek, boterea kudeatzen duten horiek, UPN eta UMP, PNV-NaBai eta PSOE ez dira egiazko berdintasuna bermatzeko lanean ari, euren politikek emakumeon eskubideak zapaltzen dituzte.
"Azaroak 25, emakumeon kontrako indarkeriaren aurkako eguna, instituzio eta alderdi guztietako gorbatadunek eskuak garbitzeko baliatzen duten eguna da".
Baina egunerokoan haiek bultzatzen dituzten politikek zapaltzen gaituzte. Beraz, ez dezatela antzerkirik egin, zapalkuntza patriarkala mantenduz emakumeak hiltzen dituzue!
Euskal Estatu Sozialista eta feminista helburu dugu, independentzia eta sozialismoa ardatz izango dituena, eta horretarako estrukturalki jendarte egitura irauliko duen eraldaketa gauzatzea ezinbestekoa da, jakin baitakigu emakumeonganako indarkeria ezabatzeko egungo sistema patriarkal-kapitalista deuseztu behar dugula.
Horregatik, azaroaren 25ean ere gazteoi egoera ez onartzea, erantzutea eta gure eskubideak eskutan hartzea dagokigu. Ezinbestekoa da mespretxatzen, bortxatzen eta heriotzara kondenatzen gaituzten horiei kaƱa ematea, baita egoera ahalbidetzen dutenak salatzea ere.
Emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean autodefentsa! GAZTERIA KALERA!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: