Gazte Garraxia

Irungo gazteon kazeta



Gazte independentisten oharra:  Atzo polizia Españiarraak 8 gazte independentista bahitu zituen. Gure herriaren alde aritzegatik eta borrokan konpromiso irma izanagatik izan dira atxilotuak gazte hauek. Luzea da azken hilabeteetan gazteria Independentistak jasan ditugun etengabeko erasoen zerrenda; Atxilotzeak, torturak, jarraipenak, mehatxuak, zitazioak,debekuak, zerrenda beltzak,... Españiar eta Frantziar estatu inperialisten begi puntuan gaude, herri honen etorkizuna egunero borrokatzen dugun gazte iraultzaileok. Bide honetan ez dugu etenik izanen, borroka egiteko aukera besterik ...


Segi: Gazte mugimenduan lan egitea terrorismoa da espainiar estatuan Segi gazte erakundearen oharra: Espainiako Poliziak zortzi gazte independentista atxilotu ditu Hernanin Baltasar Garzon epailearen aginduz zortzi gazte atxilotu ditu espainiar poliziak Hernanin. Atxiloketak Segiko kide izatea eta kale erasoak egitearen akusaziopean burutu dira. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez atxilotuen etxeak eta hainbat lokal ere miatu dituzte. Gure kezka adierazi nahi dugu zortzi atxilotuen jasan dezaketen tratuaren inguruan. Pasa den urtean 62 tortura kasu izan ziren salatuak, hauetako...



Lotu ZU ERE Independentziara!Independentziaren aldeko aldarria zabaldu asmoz, Irungo gazte independentistek, Otsailak 19ko borroka egunera deituz ekimena burutu dute Pio Baroja institutuan. "Otsailak 19, gazteok borrokara; Lotu Independentziara" lemapeko pankarta zabaldu dute Institutuko atariko teilatuan. Irungo gazteok ere, Independentziaren alde gazte olatua sortuko dugu, gure herria zapaldu eta ukatzen duten guztiak aurretik eramango dituen olatu gorria. Bihar, Irun zein Euskal Herriko gazte guztiak itotzen gaituen sistema kapitalistaren aurka mobilizatzera deitzen ditugu; herrietan egi...


Ostegun honetan (otsailak 19) mobilizatzera deitzen dugu euskal gazteria! Itotzen gaituen sistema kapitalistaren aurka borrokan jarraitu eta urrats berri bat emateko deia; independentziara lotzeko urratsa! Lotu ZU ERE Independentziara! 2009ko euskal gazteria zapaltzen dute munduan horrenbeste gose eta miseria sortzen duen sistema kapitalistaren bi katebegi besterik ez diren estatu espainiar eta frantziarrak, eta euren akolito lana egiten duten Iruñeko eta Gasteizko gobernuek. Nork erabaki du herri honetan Abiadura Handiko Txikizioa eragingo duen negozioaren trena eraikitzea? Nork eraba...


Irungo Ezker Abertzalearen oharra Ezequiel R.S., 48 urteko Fontaneria Ian Wood enpresako langilea lanean zebilen teilatutik erorita hil da. Heriotza hau kasualitatearen ondorio ez dela salatu nahi dugu. Prekarietatea eta lan baldintza txarrak dira langileon eguneroko ogia. Euskal Herrian hiltzen den laugarren langilea da dagoeneko, eta iaz, 112 izan ziren lanean bizia galdu zutenak. Horri, bizi dugun krisi ekonomikoa gehitzea ezinbestekoa zaio; beldurra barneratu digute eta langileok edozer egiteko prest gaude gure lanpostua bere horretan mantentzeko. Ezker Abertzaleak Aski da! esan nahi ...


Goizeko ordu biak inguru zirenean amaitu dituzte deklarazioak eta goizeko bostetan eman du Garzonek bere erabakiaren berria. Talde terroristako kidea izatea egozten diote zortzi independentistei. Garzon epaileak Soto del Realen sartu ditu atxilotu guztiak: Agurtzane Solabarrieta (Usurbil) Hodei Egaña (Donostia) Eli Zubiaga (Algorta) Iker Rodrigo (Erandio) Arantza Urkaregi (Bilbo) Imanol Nieto (Sestao) Iñaki Olalde (Agurain) Amparo Lasheras (Gasteiz) Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren oharra: Espainiar gobernuak benetako salbuespen egoera ezarria du Euskal Herrian, eta azken espetxeratzeak ...


Orain egun gutxi hemen bertan, Azpeitian, PNVk eta EAk egin zutenaren jarraipena da gaurko polizia operazioa. Zentsura mozio baten bitartez kendu zuten herritarrek aukeratutako Azpeitiko alkatea, eta epaile itxurako borrero baten aginduz atxilotu dituzte zapaltzailearen ordena onartzen ez duen mugimendu ezkertiar eta independentistaren ordezkaritza bat. Mundu guztian eta hizkuntza guztietan horri APARTHEIDa deitzen zaio; Estatuek erabaki dute eta buruan dirua eta boterea besterik ez duten UPN eta PNVren eskutik ari dira aplikatzen ezker abertzalearen anikilaziorako estrategia.   Z...