IRUNGO EZKER ABERTZALEAREN OHARRA ATZO HILDAKO LANGILEAREN HERIOTZA SALATZEKO

gaztegarraxia 1456133159447 Gazte Garraxia | 2009-01-27 15:15

Irungo Ezker Abertzalearen oharra

Ezequiel R.S., 48 urteko Fontaneria Ian Wood enpresako langilea lanean zebilen teilatutik erorita hil da. Heriotza hau kasualitatearen ondorio ez dela salatu nahi dugu.

Prekarietatea eta lan baldintza txarrak dira langileon eguneroko ogia. Euskal Herrian hiltzen den laugarren langilea da dagoeneko, eta iaz, 112 izan ziren lanean bizia galdu zutenak. Horri, bizi dugun krisi ekonomikoa gehitzea ezinbestekoa zaio; beldurra barneratu digute eta langileok edozer egiteko prest gaude gure lanpostua bere horretan mantentzeko.

Ezker Abertzaleak Aski da! esan nahi du heriotza honen aurrean. Ez dugu onartuko langileon eskubideak zapaltzea; are eta gutxiago ere gure bizia arriskuan jartzea.

Langileon eskubide eta errespetuan oinarritutako gizarte berri bat ezinbesteko ikusten dugu egoerari aurre egiteko; gizarte eredu berri bat prekarietateari aurre egiteko.Horregatik, egoera guzti hau salatzeaz gain, Irungo gizarteari mobilitzatzeko deia luzatu nahi diogu. Bai bihar, urtarrilak 27, goizeko 12.00etan Arretxen deitutako kontzentrazioan eta baita etzi, urtarrilak 28, arratsaldeko 19.00etan San Juan plazan burutuko den kontzentrazioan parte hartzera.

Azkenik, hildakoaren senide, lagun eta lankide guztiei gure doluminik sentituenak helarazi nahi genizkieke Ezker Abertzalearen partetik.

PREKARIETATEAK HILTZEN GAITU!
LAN ISTRIPU GEHIAGORIK EZ!


Utzi iruzkina: