Gazte independentistek atxiloketak salatzeko manifestaldia antolatu dute larunbaterako
Gazte independentisten oharra:
Atzo polizia Españiarraak 8 gazte independentista bahitu zituen. Gure herriaren alde aritzegatik eta borrokan konpromiso irma izanagatik izan dira atxilotuak gazte hauek.
Luzea da azken hilabeteetan gazteria Independentistak jasan ditugun etengabeko erasoen zerrenda; Atxilotzeak, torturak, jarraipenak, mehatxuak, zitazioak,debekuak, zerrenda beltzak,... Españiar eta Frantziar estatu inperialisten begi puntuan gaude, herri honen etorkizuna egunero borrokatzen dugun gazte iraultzaileok.
Bide honetan ez dugu etenik izanen, borroka egiteko aukera besterik ez baitzaigu geratzen. Herri eta auzoetan, gure herria defendatzen eta eraikitzen jarraituko dugu, eta gainera deia luzatzen diogu bide hori egin nahi duen gazte horori.
Azken gertakariak salatzeko:
MANIFESTAZIORAKO deia luzatzen dugu LARUNBATA honetarako.19.30tan Abiatuko da Gudarien Plazatik.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: