Polizia espainolak 3 gazte atxilotu ditu Iruñeko Arrosadia auzoan
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi du polizia espainolak Irati Mujika, Mikel Beunza eta Oihan Ataun gazteak atxilotu dituztela Grande Marlaskaren aginduz Iruñeako Arrosadia auzoan. Hiru gazteen etxeak miatu dituzte eta inkomunikatuta daude orain. AAMk jakinarazi du Segi erakundeko kide izatea eta kale borroka ekintzetan parte hartzea leporatzen dietela. Info+ askatu.org
Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren oharra:
Atzo gauean espainiar poliziak 3 gazte atxilotu zituen Iruñeako Arrosadia auzoan:
- Irati Mujika (Amezketa)
- Mikel Beunza (Arrosadia)
- Oihan Ataun (Arrosadia)
Gazteen etxeak miatu dituzte. Hiruak inkomunikatuak aurkitzen dira.
Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren irakurketa:
Tortura basatietan oinarritzen den polizia operazio amaigabe bat burutzen ari dira Nafarroan azken asteotan. Helburua argia da: Nafarroako disidentzia politikoa ezabatu nahi dute atxiloketa, tortura eta espetxearen bidez.
Azken atxilotuen tortura testigantzek beste behin ere alarma guztiak piztera garamatza, izan ere espainiar poliziak eta guardia zibilak sistematikoki erabiltzen dute tortura euskal herritarren aurka. Gazte hauek inkomunikazio egoeran mantentzeak gazte hauek torturatzeko borondate politikoa dagoela erakusten digute.
Salbuespen egoeraren erdigunean ezarri dute Nafarroa azken asteotan, atxiloketak, torturak, espetxeratzeak, debekuak, poliziaren okupazioak, mobilizazioen aurkako kargak, jipoiak eta kontrolak eguneroko ogi bilakatuz. Edozein diktaduretan ohikoak diren jardunbide errepresiboak erabiltzen ditu espainiar gobernuak sektore independentistarekin amaitzeko helburuarekin. Eskubide demokratiko guztiei ateak itxi eta benetako jazarpen eta salbuespen egoeran sakontzeko borondatea dago guzti honen atzean.
Euskal Herriko klase politikoaren hipokresia salatu beharrean aurkitzen gara. Tortura egunero erabiltzen duten horiek ez al dioten nazkarik ematen galdetu nahi diogu Ibarretxeri. Torturatzaileei ez al dien alde egiteko eskatu behar galdetu nahi diogu Miren Azkarateri.
Euskal Herrian eraikia duten Guantanamo erraldoia ixteko exigitzen dugu, eta bide horretan euskal erakunde, alderdi politiko eta komunikabide nagusiei begiak ireki eta torturaren errealitateari aurre egiteko eskatzen diogu.
Herritarrei dei egiten diogu mobilizazioetan parte hartu eta errepresioaren aurrean lanean jarraitzera.
Iruzkinak
gazte1 2008-11-11 13:27 #1
<P>EZ GAITZATELA NAHASI!</P>
<P>operazio hau euskal herriaren alde lan egiten duen jendearen aurkako beste operazio bat besterik ez da. beren poltronak arriskuan ikusi dituzte, eta hauek salbatzera atera dira. beldurra diote gure botereari, herri botereari. horregatik ezin dugu gure herriaren alde lan egieari utzi.</P>
<P>ez gaituzue ixilduko! jo ta ke irabazi arte!</P>
<P>gazte eta aske irabazi arte! </P>
Utzi iruzkina: