IRUNGO EZKER ABERTZALEKO HAUTETSIARI ELKARRIZKETA

gaztegarraxia 1456133159447 Gazte Garraxia | 2008-11-10 09:44

Sin título-3 por ti.Badira hilabeteak jada Irungo alkate Jose Antonio Santanok Irungo ANV taldearen suspentsioa agindu zuenetik. Zenbait hilabete beranduago, ANVren ilegalizazioa eman zen. Hala ere, Ezker Abertzaleak lanean jarraitzeko gogo eta indarrak erakutsi ditu. Irungo Ezker Abertzaleko hautetsi batekin elkarrizketa egiteko aukera izan dugu, herrian bizi den egoeraren berri emateko.


GALDERA.- Santanok udal-taldearen suspentsioa agindu zuen uztailean; zein da zuen egoera gaur egun?

ERANTZUNA.- Udaletxean bertan genuen bulegoa mantentzea lortu dugu, baina izenak, korreoak, siglak… desagertu dira; ezin dugu ANVren ordezkari moduan lan egin.  Batzordetan parte hartzeko aukera badugu, baina bozkarik gabe; diru-laguntza guztiak kendu dizkigute; ez dugu idazkaririk…
Gainera, beste alderdiek ez digute inolako sostengurik eskaini, ez PNVk (Maria Eugenia Iparragirre), ez EB (Manuel Millan), ezta Aralarrek (Aritz Lekuona) ere. Alderdien legearen kontra agertzen dira, baina errealitatean ez dute inolako kezkarik erakutsi ere egin; ezta modu pertsonalean ere.


G.- Zer nolako erantzuna eman zaio eraso honi?

E.- Erantzuna exkaxa izan da, horrelako gertaera baten aurrean herriak ez du tamainako jarrera hartu. 2569 herritarren aurkako erasoa izan da azken finean, eta eman zaion erantzuna ez da herrikoa izan. Dena den, zoritxarrez bada ere, aukera izango da erantzun hobe bat emateko, egoera okerrera baitoa.


G.- Zein irizpidepean eman da suspentsioa?

E.- Udaletxe bakoitzeko idazkariak egin duen errepresentazioaren arabera eman dira gertaerak, baina azpimarratzekoa da Irun izan dela suspentsio egoerara iritsi den herri bakarra. Egin zitekeen interpretazio gogorrena egin dute gainera Irunen, eskubideak ez dira bermatzen, eta horregatik desegin gaituzte talde bezala. Zergatirik ere ez digute aurkeztu, ez dute inolako arrazoi politikorik eman; babes juridikoan oinarritzen dira erabakiak argi eta garbi politikoak direnean. Beste herrietan Ezker Abertzalearen aurka hartutako neurri barietatea ikusi besterik ez dugu.

026D2VIZ001_1--239x350 por ti.

G.- Nolakoa izan zen orduraino bilakaera udaletxean?

E.- Hasieratik kontaktua lortu genuen; elkarlanerako amankomunean geneuzkan puntuak aztertzen hasi ginen. Egoera arraroa zen, PSOErekin harremanetan egotea… Baina PNV sartu zen tartean eta paktu hobeagoa eskaini. ETAren ekintzak harremana haustea ekarri zuen.


G.- Prozesua nola eman zen?

E.- Alkatearen jarrera oso zikina izan da. Otsailean Entzutegi Nazionaleko autua argitaratu zen, Ino espetxeratu zuten… Udaletxeak bere irakurketa aldatu zuen. Maiatzean 3 planteamendu komunikatzen dizkigu. Ezker Abertzaleak zera dio, Estatu Espainolak ez duela inolako zilegitasunik gu udaletxetik kentzeko, eta neurririk hartu behar ez direla; eta hartzekotan, talde mistoaren aukera aztertzen da, talde moduan funtzionatu ahal izateko.

Jai bezperan jaiak lasai pasatzea eskatzen du alkateak.
Uztailak 7ko plenoan, berriz, gai-ordenean sartzen du ANVren suspentsio eskaria ezer kontsultatu gabe. PNVk 10 egunetara beste proposamen bat aurkezteko aukera eskatzen du, baina PSOEren erabakia aurrera eramaten da PPren laguntzarekin. EBren jarrera benetan barregarria dela azpimarratu nahi dut, unos payasos! Ez zutela inolako posturarik hartu nahi eta ez zutela bozkatuko. Beste faxista batzuk.

G.- Esperientzia nola bizi zenuten?

E.- Une gogorrak bizi ditugu. Udaletxeko emaitzen kontra joan dira, herritarren nahien aurka. Euskal Herrian bizi dugun salbuespen egoeraren isla garbia da; demokrazia zero!


G.- Eta orain, zein da zuen jarrera?

E.- Lanean jarraitzeko konpromisoa hartua dugu, 11 deialdi egiten jarraituko dugu, ilegalizazioen aurka, AHTren kontra, errauskailuen aurka…
Kezka dago beti, ez dakigu zein ondorio jasan ditzakegun; Ezker Abertzaleko ordezkariak gara azken finean.


G.- Beldurra duzue?

E.- Beldurra ez, kezka gehiago. Edozer gerta daiteke gaur egun.


G.- Aurrera begira jarrita, nola ikusten duzue etorkizuna?

E.- Lan asko dago egiteko, baina lana herritar guztiona izan behar da. Ez da Ezker Abertzalekoa izan behar egoera antidemokratikoa dela ikusteko. Denok pairatzen eta pairatuko ditugu egoera honen
ondorioak, beraz denon eginbeharra da erantzutea!

IRUN EZ DAGO SALGAI!

ETORKIZUNA INDEPENDENTZIA!


Utzi iruzkina: