INDEPENDENTZIA EGUNA

gaztegarraxia 1456133159447 Gazte Garraxia | 2008-11-03 13:50

EUSKAL HERRIA EZ DAGO SALGAI!

Zazpi euskal herrialdeetako gazte independentistez bete genuen pasa den larunbatean Hernani. Debekua ez zen gai izan Independentziaren aldeko aldarria estaltzeko eta egun handia izan zen denontzat, gure burua zoriontzako moduan gaude! Ikaragarrizko gazte belaunaldia gara!

Puntu beltza, PNVk jarri zuena, beste behin ere. Gasteizen zirko penagarria egiten zuten bitartean Madrildik jasotako aginduak zintzo-zintzo bete zituzten Hernanin. Gasteizen euren txakurrek falangistak defendatu zituzten independentistak kolpatuz; eta Hernanin Independentzia eguna ospatzen ari ginen gazteak jipoitzera eta atxilotzera bidali zituzten. Euren kalterako, izugarria ordurarte festan ginen gazteok emandako erantzuna!

Eraso hau ez da kasu isolatua, eraso hau eta azken urte luzean euskal gazteria jasaten ari den errepresioak mugimendu independentista suntsitzeko helburua du. Kolpatu gaituzte Lapurdin, Baxe Nafarroan eta Xiberoan; kolpatu gaituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; eta kolpatzen gaituzte Nafarroan. Aldaketarako uneak bizi ditugunean paretik kendu behar gaituzte, proiektu independentista lurperatzea ezinbestekoa dute. Euren asmoak argiak baitira: Euskal Herrian duten boterea eta poltrona mantentzea, aldaketa duela 30 urte eginiko iruzurraren norabide berean errepikatzea.

Zirko argazkirik ez! Ikusi dugu aste honetan nor dagoen norekin; Madrilen PSOEren eskutik joan dira aurrekontuetan UPN eta PNV. Hori da errealitatea, ikuspegi luzeko bidean batera doazela Espainiako eta EAEko eta Nafarroako agintariak.independentzia eguna por ti.

Dirua eta boterearen truk PNV prest da Euskal Herria desitxuratu eta hiru herrialdeetan kokaturiko eztabaida elikatzeko; bere boterea inork kendu ez diezaion. UPNk, bitartean, ziurtatu behar du Nafarroak Espainia izaten jarraitzen duela, baita horretarako PPrekin hautsi behar badu ere! Nafarroa Euskal Herriaren eztabaidatik kanpo behar dute, horregatik da bereziki krudela errepresioa herrialde honetan.

Gaurko gazte belaunaldia orain 30 urte harturiko menpekotasunezko bide horren biktimak gara, estatutu eta "amejoramentuaren" biktimak gara... eta ez diegu, berriz, iruzur bera sartzen utziko! Jakin behar dute Espainian eta Frantzian herri honetan gehiegi garela Euskal Herriaren alde gaudenak eta ez diegula utziko, berriz, lau diruzale nazkagarriri herri hau saltzen. Guk badakigu, orain eurek jakin behar dute EUSKAL HERRIA EZ DAGOELA SALGAI!

Etorkizuna Independentzia!


Utzi iruzkina: