BIHAR GREBA OROKORRA! GAZTEOK KALERA! BORROKARA!

gaztegarraxia 1456133159447 Gazte Garraxia | 2009-05-20 17:38

Biharko eguna langile eskubideen urraketa krudelenari erantzuteko eguna da, greba zapalketari erantzuteko tresna gisa, atera gaitezen kalera krisiaren aitzakipean gehiago izorratu nahi gaituztenen aurka!!!
Lana lortu edo mantentzea erabat zaila den egunotan (are gehiago gazte, emakume edo etorkina izanda) greba egiteko mila zailtasun sortu ditu patronalak, gobernu espainiarrak, eusko jaurlaritzak eta nafarroako gobernuak... euskal langileriak bateginik lortu dezakeen indarraren beldur direlako, badakitelako greba arrakastatsu batek euren eredu zapaltzailea kolokan jarriko duela! GREBA EZ EGITEA haien interesak elikatzea delako, haien poltsikoak betetzea delako..! BIHAR GREBA OROKORRA!!!


Utzi iruzkina: