SEGIk Ekainaren 7an gazteriari Iniziatiba Internazionalistaren aldeko bozka egiteko deia egin dio
Ahaztu diotena eta begiratu egiten dutenari!
Nork agintzen du Iruñan? Faxismoak. Eta Gasteizen? Baita. Eta Pauen? Jakobinismoak.
Euskal Herria ez dago munduko mapan. Zergatik? Bi estatu inperialistek ukatzen dutelako (euskara hilzorira daramate, euren banderak inposatzen dizkigute eta gureak kendu; Madrilek eta Parisek ahal dute erabaki gure herriaz, eta guk ezin dugu AHTren inguruko inkesta bat ere egin…)
Guztien eredua bat da, etengabeko krisian dagoen kapitalismo bortitza, munduan gosea eta miseria besterik sortzen ez duena, eta krak txikienean langileon eskubideen kontura elikatzen dena (diru laguntzak bankuentzat, autoa erosteko, enpresarientzat… eta langileontzat EREak, langabezia eta larrialditarako laguntza handituko dutenaren promesak).
Aurpegi ezberdina dute hauteskundeetara aurkezten diren alderdiek baina bat bera dute eredua, egungoa (eta batera bozkatzen dituzte aurrekontuak, elkarrekin adosten dute euren soldaten igoera, elkarrekin dabiltza “terrorismoaren aurka”; egunkari bat sortzea, tren baten aurka egitea edo gaztea eta errebeldea izatea terrorista bilakatu dutenean).
Eta euren eredua zein den azaldu beharrik ez dago, egunero sufritzen dugulako (hezkuntzaren merkantilizazioa, AHT, superportuak, koke plantak, patriarkatua, indibidualismoa eta McDonaldsak).
Eta guzti horri aurre egiteko antolatu eta borrokatu egiten da disidentzia!
Mila modutara antolatzen da disidentzia eta botereak disidentzia oro anikilatzea du xede, eta disidentzia horrek eraginkortasuna duenean boterean dagoena itsutu egiten da bera akabatzearren. Adibidea? Ezker Abertzalea. Eta edozein disidentzian gazteria da motore eta berme, eta beraz errepresioaren helburu nagusi.
Orain hilabete Jon Anza euskal militantea bahitu dute, eta ziur aski hil. 700dik gora preso politiko eguneroko jazarpena jasaten, ia 400 atxilotu iaz, 60 pertsona torturatu zituzten guardia zibilek eta polizia espainiarrek 2008an, milaka gara aurpegia estaliriko kolore guztietako poliziek kolpatu gaituztenak. Terroristak dira ETA, SEGI, Egin eta AHTren aurka egitea.
Hautatu bat hauteskundeetako hiru aukeren artean:
1.- EiTBn egunero agertzen denetako bat bozkatzea:
Gustatu zaizulako zein “jator” zeuden herritarren artean esku-orriak banatzen, harrituta azkenekoz kafe bat ordaindu zutenetik prezioa laukoiztu delako. Behingoz gezur berriak entzun dizkiezulako edo itotzen zaituen soka inoren eskutan ez dagoela uste duzulako. Hau bada zure hautua, gogoan hartu aurreko lerroetan idatziriko guztia hurrengo urteetan.
2.- Ez bozkatzea:
Merezi ez duelako, denak lotsagabe koadrila bat direlako, paso egiten duzulako euren jokoan sartzeari, hori euren jokoa delako, ez duelako ezertarako balio. Arrazoi duzu agian, baina irakurri hirugarren aukera, badaezpada.
3.- Euskal Herriaren Alde bozkatzea:
Denari kaka darionean zure buruan konfiantza duzulako, betikoen menpean egoten aspertu zarelako, torturatu dutena zure ondokoa delako, edo zu zeu izan zaitezkeelako hurrengoa, bestelako bizi eredu baten sinesten duzulako, zure herria aske ikusi nahi duzulako… edo besterik gabe, sinpleki, egunero telebistan gezurretan ari denari ikaragarrizko ultzera eragingo dion bozka errebeldea dela badakizulako.
Hirugarren hautua egin baduzu, badakizu hauteskunde batzutan ez dela ezer konpontzen, bidea askoz ere luzeagoa dela eta garaipena eguneroko txinaurri lanak ekarriko duela.
Ekainaren 7an euskal gazteok Iniziatiba Internazionalistaren (hegoaldean) eta EHAren (iparraldean) alde egin behar dugu. Beste denak itotzen gaituen sokaren gidari direlako, ikurrinak kendu eta espainolak eta frantsesak jartzen dituztenak direlako, gaztetxeetatik botatzen gaituztelako, etxebizitza duin bat izateko aukera ukatzen digutelako, ezertarako beharko ez dugun negozioaren tren txikitzaile bat sartu nahi digutelako zirian, Euskal Herriari betirako zapalkuntza inposatu nahi diotelako eta munduko biztanleria gehiengoaren miseria eragiten duen eredu kapitalistaren aurpegi ezberdinak direlako.
Ekainaren 7an Euskal Herriaren alde bozkatu behar dugu zazpi herrialdeetako gazteok, bide berri bati ekiteko indarrez; Zapatero, Rubalcaba, Sarkozy eta Alliot-Marie-ri tripako mina eragiteko, Sanz eta Lopezi beldurra barruraino sartzeko eta batez ere, herri honi esateko, euskal herritarrak askatasunera eramateko borrokara batzen garela eta gure konpromisoa berresten dugula.
Egin so nork dion ezer ezin dela aldatu, eta hor topatuko duzu aldaketaren beldur dena. Merezi dugu Euskal Herri aske eta justua, merezi dugu garaipena eta gure eskutan dago.
Ekainaren 7an Iniziatiba Internazionalista eta Euskal Herriaren Alde!
ETEN itotzen zaituen SOKA eta Lotu Independentziara!!

Iruzkinak
Utzi iruzkina: