Ertzaintza Jokin Zerainen eta Ander Arrueren etxeak miatzen ari da Gasteizen

gaztegarraxia 1456133159447 Gazte Garraxia | 2009-06-02 14:52

Hainbat informazio agentziek zabaldu dute ertzaintzak bi gazte atxilotu dituela Gasteizen kale erasoak leporatuta. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi du atxilotuak Jokin Zerain eta Ander Aurrue izan daitezkela ertzaintzak beraien etxeak miatzen baitabil. Agentzien arabera polizia operazioa zabalik jarraitzen du.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren oharra:

Ertzaintza operazio bat burutzen ari da une honetan Gasteizen eta Jokin Zerainen etxea eta bere gurasoena miatu ditu. Ez dakigu Jokin atxilotua dagoen edo ez baina posible da horrela izatea.

Gurasoen etxearen miaketan ama aknpora atera dute eta esan dioten bakarra da Entzutegi Nazionalaren aginduz burutzen ari direla operazioa eta bere semearekin lotua dagoela.

Jokin Zerainek pasa den astean 14 arabarren aurkako epaiketan bi urterako espetxe zigorra jaso zuen akordio baten ondorioz, baina ez dirudi gaurko operazioak eta epaiketa horrek inolako loturarik dutenik.

Amnistiaren Aldeko Mugimendutik errepresioarekin amaitzeko eskatzen diegu gerrarako asmoak soilik dituzten ministro eta sailburuei. Errepresioak gure herriak bizi duen gatazka politikoa luzatu baino ez duela egiten ohartarazi nahi dugu.


Utzi iruzkina: