Kategoria: zirrara
Zirrara, iraupen laburreko sentimendu bizia. Hori sentitu duelakoan nago, lagunak, familia eta hain ezagunak ez direnak ere berarekin, batera, aurrera jotzeko gogo biziz zeudela ikustean. Sentimendu hori areagotu egin dio kolore txuriak, azken hilabeteotan malkoak isurarazi dizkion koloreak. Gaurkoan begi niniak ere, bihotzaren taupaden neurrira handituz joan dira, momentua iritsi baita. Txuriz jantzita ispiluari begirada maltzur bat bota dio. Bere eguna zen gaurkoa. Esperantza koloreaz inguratuta, txuriz, partidari ekin dio, ondo gainera! ...