ZIRRARA
Zirrara, iraupen laburreko sentimendu bizia.
Hori sentitu duelakoan nago, lagunak, familia eta hain ezagunak ez direnak ere berarekin, batera, aurrera jotzeko gogo biziz zeudela ikustean. Sentimendu hori areagotu egin dio kolore txuriak, azken hilabeteotan malkoak isurarazi dizkion koloreak. Gaurkoan begi niniak ere, bihotzaren taupaden neurrira handituz joan dira, momentua iritsi baita.
Txuriz jantzita ispiluari begirada maltzur bat bota dio. Bere eguna zen gaurkoa.
Esperantza koloreaz inguratuta, txuriz, partidari ekin dio, ondo gainera! 2006ko abenduaren 17an jaio da berriz Abel.
Zoramena. Hori izan da zaletuen artean nagusitu den sentimendua. Inork espero ez zuena gertatu den arren, faboritoak bere papera ondo jokatu du.
Ni, ilusioz beteriko 21 puntuekin geratu naiz, txapeldunak txapelik ez baina aurrerantzean txapela janzteko burua, txuriz jantzita ikusteko aukera izango baitugu, esperantza koloreko pareten artean....
Abelek gaur bizipoza kutsatu digu bere jarraitzaile guztioi, *ZORIONAK eta eutsi gogor!
Zirrara, iraupen laburreko sentimendu bizia. Ordubetera luzarazteko ahalmena izan du gaur Abelek....
Iruzkinak
Rete 2006-12-18 00:00 #1
Aupa Abel!!! Partida esku eskuan euki dozu, pena handixa baƱa zu bai profesionala, animo!! handia baitzara handien artean. EUTSI GOGOR!!

malen 2006-12-18 00:03 #2

pena haundixa bai...

gogua dakat futboleko haundixetan haundixenari buruz, (aranburun baimenakin) holako kronikak idazteko :P.

zaindu belaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaauna!!

eskerrik asko idaztiarren. Ua Ua

bewater 2006-12-18 18:21 #3

Ze pena de dios, aspalditik ez nuela horrela bizitzen final bat. Irujo ez zait gaizki erortzen, baina utz dezala zertxobait besteentzat ere.

Aupa Abel, hi bai haizela euskaldun jatorra...hurrengo urtean txapeldun...

malen 2006-12-18 23:44 #4

aupa Bruce!!

bai, pena bat, baina erretiratzeko egotetik, atzoko partidara dauen pausua ikusitxa, esperantza geratzen jaku! datorren urtian Abel, txapela Leitzara!!!

Utzi iruzkina: