Gero eta gehiago fidatzen naiz belarri kutsatugabeekin. Atzo, egunero bezala, gaueko albistegia ikusi genuen ETB1en. Egunokin Euskal Herrian izaten ari garen hotzaldia aipu zuten, eta halako batean aurkezleak esan zuen bihar ere [gaur] tenperaturak zeroz azpitik izango zirela. Eta ondokoak salto egin zuen: "Zeroz azpitik! Zero azpitik izango da, ezta?".Arin eta txarto baino astiro eta seguru hobe denez, liburuetara jo nuen argi bila, erantzun aurretik. "Zero azpitik baino ez da ageri", arrapostu nik. Ereduzko Prosan ere erabatekoa da emaitza. ZTCn, zeroz azpitik behin ageri da, eta zero azp...