Zeroz azpitik
Gero eta gehiago fidatzen naiz belarri kutsatugabeekin. Atzo, egunero bezala, gaueko albistegia ikusi genuen ETB1en. Egunokin Euskal Herrian izaten ari garen hotzaldia aipu zuten, eta halako batean aurkezleak esan zuen bihar ere [gaur] tenperaturak zeroz azpitik izango zirela. Eta ondokoak salto egin zuen: "Zeroz azpitik! Zero azpitik izango da, ezta?".
Arin eta txarto baino astiro eta seguru hobe denez, liburuetara jo nuen argi bila, erantzun aurretik. "Zero azpitik baino ez da ageri", arrapostu nik.
Ereduzko Prosan ere erabatekoa da emaitza. ZTCn, zeroz azpitik behin ageri da, eta zero azpitik dozena bat aldiz. Orotarikoan, hala ere, badira zenbakia+(izena)+-(e)z+azpitik moldeko adibide batzuk (dena den, bakanak beste moldekoen aldean). Beraz, hor bada zerbait.
ETBko albistegian, komeniko litzateke, guztiaz ere, formarik zabalduena erabiltzea.

Post egokitua (eskerrik asko, Patxi)
Iruzkinak
Patxi 2009-01-08 20:05 #1
Hori irakurrita, gogora etorri zait Asier Larrinagaren artikulu hau, aukera egokitzat ematen baitu zeroz azpitik. Nik neuk ez daukat iritzi zehatzik puntu horri buruz; ezagunak ditut, hori bai, "20 urtez azpiko" eta halakoak.

Block 2009-01-09 08:40 #2
Sarasolak Zehazkin zero azpitik eta zeropetik proposatzen ditu.

Aipatu duzun 20 urtez azpiko hori guk 20 urtetik beherako egingo genuke.

Dena den, ez nintzateke ausartuko esaten zeroz azpitik baztertzekoa denik, maiztasunari dagokionez, zero azpitik egokiago dela baizik. Uste dut post-eko agindu-kutsua murriztuko beharko nukeela. Orotarikoan, badira "zenbakia+(izena)+(e)z+azpitik" moldeko adibide batzuk, baina bakanak dira genitibodunen aldean.

Koldo Izagirreren itzulpen bat irakurtzen ari naiz orain, Gaueko hegaldia, eta han oso ugari dira ohiko moldeetatik harako hitz eta esapideak. Batzuk egingo nuke Izagirrek asmaturikoak direla. Ahaleginduko naiz horrelako batzuk hona ekartzen, erregistroaz, irudimenaz, maiztasunaz eta abarrez jarduteko.

Utzi iruzkina: