Kategoria: zen
Hauek dira argazki batzuk:
Batasunak bide egokia abiatu duela uste du Fernando Moraleda Espainiako Komunikaziorako Estatu idazkariak. Izan ere, Moraledaren ustez Batasunak BaraƱainen (Nafarroa) eta Getxon (Bizkaia) asteburuan gertatutakoak gertakari larritzat jo izanak "aldaketa bat dakar". Estatuko Komunikazio idazkariak, baina, hasitako bidea "erabat" ibili dezala eskatu dio Batasunari, "legea betez". Moraledak orain arte dituen datuen arabera eta Batasunak egindako adierazpenak kontuan hartuta asteburuko "kale borroka" erasoak ez dira aldez aurretik jasotako agindu baten erantzuna.