Kategoria: yihadistak
Umorearen izenean edozer gauzari buruz idaztea (edo margotzea) zilegi ote da? Duela aste batzuk Charlie Hebdo Pariseko astekarian Islameko bi yihadista sartu ziren eta bertan lan egiten zuten 13 lagun hil egin zituzten. Aldizkari hau ezaguna izan da marrazki garratzak eta polemikoak margotzeagatik. Denok dakigunez, Islamak debekatzen du Mahoma irudikatzea, egia esan, edozer gauza marraztea, horrek idolatria susta dezakeela uste dutelako. Kasu honetan, gainera, marrazkiak karikaturak ziren, eta batzuek irudikatzen zuten Mahoma terroristaren plantak egiten eta beste askok...