Atzo olentzeroren etorrera ospatu genuen auzoan, betikolez pa...ya konpartsa lagundutaz. Arratsaldea hasi genun umeentzako filma batekin ta gero auzotik poteo bat burutu genuen olentzerori abesten, hor dozuen bideoa sukabi barruan burutu zen txalaparta erakustaldikoa da.">


Datorren abenduaren 24ean(astelehena) Olentzerori omenalditxo bat egingo dugu Otxarkoaga auzoan. Arratsaldeko 16tan Olentzero filma Sukabin (Ugarte 9 behekoa) jarriko dugu Ostean 18tan gutxi gora behera Kepa Enbeita plazatik abieraziko dogu poteo kalejira bat auzotik trikiarekin alaitua,nola ez gozokiak bananduko dugu umeen artean.  


Euskaldunon Egunkarian hasi berria nintzen, azken orrirako kronikak idazten. Bilboko ExpoVacaciones erakusketara joan nintzen, Andoaindik hala eskatuta. Kazetari gehienek inaugurazio ofiziala jarraitu behar zutenez, artalde moduan zebiltzan, harat-honat. Nirea, aldiz, bertzelako kronika zen. Kazetari mordo harekin egin nuen topo halako batean. Orduko Turismo Kontseilaria zen han erakusketa inauguratzen. Bere presentzia baino, bere itxura berria izan zen notizi egun hartan. Ilehoriz tindatuta agertu zen lehenbizikoz jendaurrean. Hura zen argazkilarien pagotxa! Minutu guti batzuk geroago, arg...