Aurreko post-ean genioenez, Walter Benjaminen "Itzultzailearen zeregina" artikulua xehetuko dugu: pasarte batzuk itzuli eta, ondoren, iruzkindu. Hasi aurretik, esan dezagun artikuluaren osoari oratzea ezinetan ezinena dela. Beraz, izan zaitezte bihozberak gurekin, eta, eranstekorik baduzue, egin ezazue, mesedez.Benjaminek artikulua prestatu zuen Baudelaire-ren Tableux parisiens liburuaren bere itzulpenaren atariko gisa, nahiz bizitza luzea izan duen bere aldetik. Garrantzizkoa da, hala ere, Baudelaire aipatzea, agerikoa baita erromantikoen eragina Benjaminen hizkuntza-teorian. Orobat, aipat...


"Itzulpen ona, itzulpen-itxurarik ez duena". Horra bolo-bolo dabilen mito bat. Zenbat bider ez dugun horrelakorik entzun behar izan. Bistan denez, haatik, naturaltasuna baino zerbait gehiago behar du itzulpenak, ona izateko.Bada horretan halako gatazka bat: irakurleari ala egileari atsegin eman? Bestetik, ezin uka hizkuntza beste molde batzuetara makurraraztea aberasgarri dela hizkuntzarentzat berarentzat, adierazpide berriak aurkitzeko. Klasikoek ezin hobeto erakutsi ziguten hori, latinezko idazleen testuak geureganatzean hizkuntzaren ohiko moldeak mudaturik.Afera, guztiarekin ere, uste ba...


Azken iruzkinak