Kategoria: uxe_apaolaza
Ihesaren literatura hagitz zabaldua da, denbora eta leku guztietan. Azken asteetan horrelako liburu bi fortunatu zaizkit, nahi gabe: Uxue Apaolazaren Mea culpa eta Pedro Zarralukiren Todo eso que tanto nos gusta. Bitxia da nola itxuratzen den ihes egin nahia biziaroen arabera. Apaolazaren testua gordina da, haren aurreko liburuaren ildokoa, kaustikoa, independentzia lortzekotan den nerabe zaharrarena. Kolpekatu egiten gaitu: [...] badakizue, itsuki fidatzea batzuen zintzotasunarekin, besteen gaiztotasunarekin, nolabaiteko justizia tenporal batean, patuzkoa, erresistentzia errealitatearen g...