Joseba Sarrionandiaren azken liburua irakurtzen ari nintzela, sareko biltegi miresgarri baten berri jakin dut: Urazandi digital.Izan liteke sortu zenean haren berri irakurri izana, baina, nolanahi ere, erabat ahaztua izango nuen, ezusteko ederra izan baita niretzat. Hara nola aurkezten duten paratzaileek:Urazandi Digitala proiektua Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Zuzendaritzaren ekimena da eta Amerikako herrialdeetan XIX. mendeaz geroztik agertutako aldizkako euskal argitalpenen digitalizazioaren erronkari heltzea du helburu. Jatorrizko aleak hamaika liburutegi eta artxibotan barr...