Mugitu!-ko kideek desobedientzia zibilera deitu dituzte herritarrak, Okzitaniako Tolosan Nafarroako Gobernuko presidente Yolanda Barcinak hiru tartakada jaso zituenetik urte bat betetzen denean. 2011. urteko urriaren 27an egin zuten ekintza hori, eta haren harira, lau pertsona daude auzipetuta. Lau eta bederatzi urte arteko zigorra jaso dezakete. Espainiako Auzitegi Nazionalak epaiketa egiteko data noiz zehaztu zain dira. Haietako hiru, Ibon Garcia, Julio Villanueva eta Gorka Ovejero, jendaurrean agertu dira Iruñean. AHTaren aurkako baraualdiak eginen dituzte azaroan, eta elkartasunera deit...


Lana Roberto Bermejo, David Hoyos y Alejo Etchart, Euskal Herriko Unibersitateko ikerlariek egin dute. Atzo Iruñean Sustraiko kideak eta Ikerlaiak prentsahurreko batean izan ziren txostena aurkezten, eta gaur bai Berria, bai Gara (editoriala barne), eta Diario de Noticias egunkariek biltzen dute berria.Sustrai Erakuntzari AHTaren errentagarritasunaren inguruko «lan seriorik» ez egoteak bultzatu dio «administrazioek egin beharko luketen» azterketa egitera. Izan ere, era honetako bi ikerketa baino ez dira egin orain arte. Lehenbizikoa 1999an egin zuen Espainiako Gobernuko Sustapen Ministerioa...



Azken iruzkinak