Deialdi honen bidez gure babesa erakutsi nahi diogu garraio publikoko langileok  ELA-LAB-CCOO-UGT-ESK eta USO sindikatuek joan den martxoan Bizkaian txartel bakarraren alde egindako adierazpenari. Bizkaiko garraio publikoko enpresa-batzorde GUZTIETAKO ordezkariak gaude hemen ordezkatuta. 14 enpresa-batzordek egin dugu bat txartel bakarraren adierazpenarekin, eta gehien-gehienok, denak ez esatearren, AHO BATEZ gainera. 7 tren-enpresa: EuskoTren, Euskal Trenbide Sarea, Metro Bilbao, Renfe, Adif eta oraingo Renfe zabalera metrikoa eta Adif zabalera metrikoa, FEVE zenik datozenak. 7 auto...


ELA, LAB, CCOO, UGT, ESK eta USO sindikatuek Bizkaiko txartel bakarra sortzea eskatzen dute, herritarren joan-etorriak errazteko, zerbitzu hobea eskaintzeko, eta sektoreko enpleguari eta lan-baldintzei eusteko asmoz. Sindikatu sinatzaileen ustez dena delako ibilbide bat egiteko ordaindu beharreko prezioa berdina izan behar da, erabiltzen den garraiobidea zein den kontuan hartu gabe. Gaur egun hori ez da horrela, ibilbide bera egiteko 4 edo 5 prezio desberdin egon daitezke-eta. Gure iritziz herri-erakundeek garraio publikoa sustatu behar dute; azken finean, gizartearen eta ingurumen...


Azken iruzkinak