Kategoria: timbuktu
Timbuktu hondarretatik hazi zen. Eurek ornitu zuten edertasunez, jakintsuen jakituriaz, eta baita ere ondoz ondoko gobernu lehiez. Bere ospeak, helmuga bihurtu zuen mendebaldekoentzat, eta bere izatearen jakitun, bere misterioaren bila, bizitza arriskuan jarri zuen batek baino gehiagok. Hiri boteretsu, eta erosoa izan zen. Gaur egun ere erakargarria, eta zalapartatsua da. Goizero, hiruzpalau haur atzetik, hiri zaharrera igotzen naiz. Haurretariko batek, Mahmud-ek, larrua, eta zilarra lantzen dituen bere osaba artisauaren lantegira eraman nau. Eraikina ilunpean dago. Gizonek, patio ba...