Kategoria: terminologia
Efektu nagusiak batezbesteko-bazterren arteko aldeen bidez deskriba daitezke. Adibidez, neskentzat 15,7 da, eta mutilentzat 8,0. Hori sexuaren efektu nagusia da.
Testugintzari buruzko lanetan, ingelesez, oso erabilia da hitz bikote hau: readibility eta legibility. Gaztelaniaz, ordea, perifrasiaren bidetik abiaturik, legibilidad tipográfica (legibility) eta legibilidad lingüística (readibility) bereizten dituzte. Frantsesez ere dena da lisibilité.Euskaraz, gaztelaniari edo frantsesari jarraituta, tipografia-irakurgarritasun eta hizkuntza-irakurgarritasun eman genitzake termino horiek.Ingelesaren aldera ere lerra gintezke. Ez genuke neke askorik izango readibility itzultzen: irakurgarritasun (to read = irakurri). Legibility euskaratzeko, ordea, b...
Ibilian-ibilian, badaezpadako terminologia bat mamitu behar izan dugu gure azalpen ttattarretarako. Duela hilabete batzuk, esaterako, iruzkin-lokailu terminoa asmatu nuen, testu-antolatzaile mota bat izendatzeko, Xabier Alberdiren Euskal estilo-libururantz hartan oinarri hartuta. Izenak ez zion ardura hainbeste, asmoa egitura batzuen puntuazio moldea azaltzea baitzen. Dena den, barka eske hasi nuen jarduna.Lokailuen zaku handian denetariko partikulak sartu zaizkigu. Azkenaldian, hizkuntzalaritza testuala garatzeaz batera, testu-antolatzaile terminoa ere zabal-zabal dabil gure artean. Geuk e...
Asteburuan irakurri dut Pello Esnalen azken liburua, hasi eta buka. Bere xumean zeresan handia du. Poztekoa da, besteak beste, nolako ahalegina egin duen, kanpoko lanak lagun, terminologia finkatzeko; lokailu termino lausotik harago egiteko.Honela sailkatzen ditu testu-antolatzaileak:testu-markatzaileakjuntagailuak eta menderagailuakadberbioak, adberbio-esapideak eta postposizio-sintagmakLokailuak testu-markatzaileen motetako bat baizik ez dira.