Lokailuak oinetan
Ibilian-ibilian, badaezpadako terminologia bat mamitu behar izan dugu gure azalpen ttattarretarako. Duela hilabete batzuk,
esaterako, iruzkin-lokailu terminoa asmatu nuen, testu-antolatzaile mota bat izendatzeko, Xabier Alberdiren Euskal estilo-libururantz hartan oinarri hartuta. Izenak ez zion ardura hainbeste, asmoa egitura batzuen puntuazio moldea azaltzea baitzen. Dena den, barka eske hasi nuen jarduna.
Lokailuen zaku handian denetariko partikulak sartu zaizkigu. Azkenaldian, hizkuntzalaritza testuala garatzeaz batera, testu-antolatzaile terminoa ere zabal-zabal dabil gure artean. Geuk ere, partikula horiek nolabait izendatu behar, eta iruzkin-lokailu terminoa aukeratu dugu.
Alde batetik, semantikoki bereizi behar dira iruzkin-lokailuak, denek ez baitute esanahi bera:
- hain zuzen ere (informazioaren progresioa adierazten du)
- hau da (identitatezko erlazioa ezartzen du)
- alegia/hots (aurretikoa finkatzen eta birformulatzen dute)
- batez ere, bereziki, nagusiki, zehazki (semantikoki hain zuzen eta adibidez bezalakoen artean daude)
- adibidez, esate baterako, hala nola, esaterako, kasurako, konparazio batera, besteak besteā¦ (multzo aurrekariko zenbait elementu soilik aurkezten dituzte)
Pello Esnalek, berriz, testu-markatzaileen barruan sartu ditu:
- operatzaile argudiozkoak: zehatzaileak [zehaztaile behar luke] (adibidez, esate baterako, esaterako, konparazione, kasu...)
- esplikatiboak (hau da, hots, alegia...)
Terminologiarekikoak eginik eta adibideak adi azterturik, ohartu naiz liburuko adibideetan (oharkabean?) agertzen den puntuazio eredua ikastaro hartan proposatu genuenetik hur dagoela. Lasaitu egin nau horrek.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: