Ibilian-ibilian, badaezpadako terminologia bat mamitu behar izan dugu gure azalpen ttattarretarako. Duela hilabete batzuk, esaterako, iruzkin-lokailu terminoa asmatu nuen, testu-antolatzaile mota bat izendatzeko, Xabier Alberdiren Euskal estilo-libururantz hartan oinarri hartuta. Izenak ez zion ardura hainbeste, asmoa egitura batzuen puntuazio moldea azaltzea baitzen. Dena den, barka eske hasi nuen jarduna.Lokailuen zaku handian denetariko partikulak sartu zaizkigu. Azkenaldian, hizkuntzalaritza testuala garatzeaz batera, testu-antolatzaile terminoa ere zabal-zabal dabil gure artean. Geuk e...


Asteburuan irakurri dut Pello Esnalen azken liburua, hasi eta buka. Bere xumean zeresan handia du. Poztekoa da, besteak beste, nolako ahalegina egin duen, kanpoko lanak lagun, terminologia finkatzeko; lokailu termino lausotik harago egiteko.Honela sailkatzen ditu testu-antolatzaileak:testu-markatzaileakjuntagailuak eta menderagailuakadberbioak, adberbio-esapideak eta postposizio-sintagmakLokailuak testu-markatzaileen motetako bat baizik ez dira.


Aurrekoan aipatu genuen Pello Esnalen liburu berria, Testu-antolatzaileak: erabilera estrategikoa. Eta, hara, Plazaberriren bidez jakin dugu sarean eskuragarri dagoela aurkezpen-ekitaldiko hitzaldia.


Liburu jakingarria argitaratu berri du Euskaltzaindiak Jagon bilduman. Hona hemen Plazaberri agerkarian ateratako aipamena:Jagon bildumaren 7. liburuak, aldiz, Testu antolatzaileak. Erabilera estrategikoa du izenburua eta Euskaltzaindiaren Corpus batzordeak landu du, Pello Esnal batzordekideak koordinatu duelarik. Esnalek berak azpimarratzen duenez, liburu honek euskararen egokitasuna du langai, "galdera bat gidari: nola ekoiztu euskara egokia? Eta erantzuten ere saiatu gara: besteak beste, testu-antolatzaileak era estrategikoan erabiliz".Ezinbesteko liburua izango da, inondik ere, hemendik...