Lehengoan, Gazteberri hilabetekariaren ale bat aurkitu nuen autobuseko jarlekuan, lanetik etxerakoan. Eta harritu egin nintzen, ikusirik artikulu asko euskaraz zeudela. Gainera, bazegoen atal oso bat Euskaltzaindiaren arauei buruzkoa. Dena den, apur bat aztarrika hasiz gero...Boladak izaten ditut, zerbait ondo ateratzen zaidanean oso pozik nago, ordea, gauzak behar bezala ateratzen ez direnean dena pikutara bidaltzeko gogoak izaten ditut.Esaldiak, bistan denez, badu zer zuzendu franko, baina guk ordea lokailuari erreparatu diogu gehien bat; haren puntuazioari eta kokapenari, hain zuzen. Txu...


Ibilian-ibilian, badaezpadako terminologia bat mamitu behar izan dugu gure azalpen ttattarretarako. Duela hilabete batzuk, esaterako, iruzkin-lokailu terminoa asmatu nuen, testu-antolatzaile mota bat izendatzeko, Xabier Alberdiren Euskal estilo-libururantz hartan oinarri hartuta. Izenak ez zion ardura hainbeste, asmoa egitura batzuen puntuazio moldea azaltzea baitzen. Dena den, barka eske hasi nuen jarduna.Lokailuen zaku handian denetariko partikulak sartu zaizkigu. Azkenaldian, hizkuntzalaritza testuala garatzeaz batera, testu-antolatzaile terminoa ere zabal-zabal dabil gure artean. Geuk e...


Asteburuan irakurri dut Pello Esnalen azken liburua, hasi eta buka. Bere xumean zeresan handia du. Poztekoa da, besteak beste, nolako ahalegina egin duen, kanpoko lanak lagun, terminologia finkatzeko; lokailu termino lausotik harago egiteko.Honela sailkatzen ditu testu-antolatzaileak:testu-markatzaileakjuntagailuak eta menderagailuakadberbioak, adberbio-esapideak eta postposizio-sintagmakLokailuak testu-markatzaileen motetako bat baizik ez dira.


Azken iruzkinak