Kategoria: taupadak
Eta sumatu dut bihotzaren erritmoa lepoko zainean, nerabe txoro baten gisa, eta gorritu naiz sofoko menopausiko batek atakatu didan bitartean, zerealen anuntzioetako extralurtarrek egiten duten moduan, ba horrelaxe. eta hozkailuan gelditu dira hitzak, (izerdi hizoztua larruari alokatu ostean), baita mugimenduak ere. eta lortu dut zu ikustea zuk ni ikusi gabe. Eta konturatu naiz zeinen garrantzitsua zaren oraindik ez bazara ere, “gustauta naola oso zukin!!” Esango lukeen moduan, pff (hasperen bat dela suposatzen da) esango lukeen moduan, ezdakit, ez naiz gai,
Abandon nago. Plaza biribilean Moyuarantz hartu dot, Corteinglesaren kanpokaldea zeharkatuz. Nahiko azkar noa, tipi-tapa-tipi-tapa. Normalean Eibarren ez da inor nere erritmora ibiltzen. Bilbon bai. Nere aurrean emakume bat doa, abiadura berdintsuan. Ezin dot aurreratu, eta bera ezin da hurrundu. Tipi-tapa-tipi-tapa. Hor doa bera. Hor noa ni. Nere pausuekin batera danborrada entzuten dot, guda bat bailitzan. Milaka pausu neuriekin batera doaz eta zapaten lurraren kontrako talka nabaritzen dot. Pum-pum-pum-pum. Normalean nere herrian inor ez da nere erritmora ibiltzen, eta bestela, ez da esp...