Kategoria: susan
Argazkilaritza artea den ala ez betiko eztabaida bat izan da. Iruditzen zait ordea, argazkilaritza arte gisa zer den ez dela inoiz argitua izan. Zertan datza argazkilariaren genioa? Ba al da halakorik? Zertan datza argazkilaritzaren artetasuna? Galdera hauei erantzuteko saiakerak izan dira, zuzenekoak eta zeharkakoak, galdera bete-betean erantzuteko saiakerak, edo albotik jotzen dutena. Roland Barthes, Susan Sontag dauzkat orain gogoan. Baina galderak zutik dirau: Zertan datza argazkilaritzaren artetasuna? Zer du argazkilaritzak berezkoa, arte gisa, beste...