Fikziozko liburu bat zabaltzen dugun bakoitzeko, itun halako bat egiten dugu egilearekin: "Sinetsi egingo ditut zure esanak oro". Hizkuntzarekin ere antzeko zerbait gertatzen da: "Badakit inor ez dela mintzo horrela, baina onartu egingo dut zure jarduna".Bata zein bestea ez dira ezin hautsizko kontratuak, haatik. Irakurlea ez da ergela. Jo dezagun Jokin Muñozen Antzararen bidea leitzen ari zarela. Goxo doa dena, harik eta tabako-kutxatilarekin topo egiten duzun arte. Ez ikusiarena egin dezakezu. Deskodetu dezakezu zeure gisara, eta paketea irakur. Edo durduzaturik egin dezakezu aurrera, eta...


Azken iruzkinak