Apeles, zapataria eta beste Ikusiko duzu Apelesek zapatariari eginiko alegia txalotu horrekin erantzungo dizutela, zapatariak irudi bateko sandalian okerren bat zegoela ohartarazi omen zuen, eta gero, artistak okerra zuzendu zuela ikusi zuenean, belauneko anatomiaz iritzia ematera menturatu zen, Orduan Apelesek, haserre mihiluzearekin, zera esan zion, Zapatari, ardura hadi heure zapatez, esaldi historikoa, Inori ez zaio gustatzen beste inork sorbalda gainetik begiratzerik, Kasu honetan Apelesek zuen arrazoi.   José SARAMAGO, Lisboako Setioaren Historia, Literatura Unibertsala B...


Liburu berria argitaratu du José Saramagok, Caim. Azalak azter genitzake; alderdi grafikoa landu, eta galdetu geure buruari zergatik ausartu den bakarrik argitaletxe portugesa Jesukristoren bekokia zulatzen (irudiko lehena ezkerretatik). Euskarazko ediziorako zein hautatuko litzatekeen ere eztabaidatu genezake. Dena den, guk, usaian bezala, testuei helduko diegu, eta itzulpen-ariketa bat proposatuko. Itzulpena gaztelaniatik egin dugu, El País egunkariak lehenbiziko kapitulua jaisteko moduan paratu baitu bere webgunean.Saramagoren estiloak ez du batere errazten itzultzailearen lana, batez er...


Saramagoren blogetik ekarri dizuet testu hau. Hemen duzue osorik portugesez.Adiskideek esaten zioten etorkizun oparoa zuela aurrean, baina hark ez omen zeukan hain gauza segurutzat hori, horrenbestez bizitzaren onenean hiltzea erabaki zuen bidegabeki, 47 urte zituela, atera kontuak. Hil aginean betaurrekoak eskatu zituen: «Emazkidak antiojoak » izan ziren haren azken hitz zentzuzkoak. Gaur arte inork ez du jakin nahi izan zertarako galdatu zituen, horrela baztertzen edo gutxiesten dituzte agonian dagoenaren azken hitzak, baina daitekeena da hark bere burua ispiluan ikusi nahi izatea jaki...


Duela ia hamar urte Bilboko Arriaga antzokian ikusi nuen, eta entzun haren solas lasaia. Nobel Saria irabazi berria zuen, eta Lisboako setioaren historiaren euskarazko edizioa aurkeztera etorri zen.Miraturik utzi ninduen haren soseguak.Berriki jakin dugu blog bat zabaldu duela sarean. Ez ezazue galdu.Gogoan dut arranguratu egiten zela erretiroaren ankerkeriaz. «Legezko adina bete, eta ezertarako ere ez zarela esaten dizute», zioen Josek. Erretiroa aurrez hartzea ametsik irrikatuena da gure artean, eta, ordura artekoan, funtzionario izatea.Buru argia du. Honela mintzatzen da sareko koadern...


Azken iruzkinak