1. Parte hartzeko gutxieneko adina 16 urtekoa izango da.2. Edozein nazionalitateko pertsonek har dezakete parte.3. Euskal Tradizioko jantzi bat eramango du partehartzaileak. Jantziegokia eta ondo jarria izatea izango da saria lortzeko lehenirizpidea.4. Jantziaz gain, beste irizpide batzuk ezarri ahal izango dituepaimahaiak: umorea, trebetasuna, elegantzia, pertsonalitatea,karisma, inteligentzia, edertasun fisikoa, hizkera, eta abar.5. Antolatzaileek partehartzaileak onartzeko edo ez onartzekoeskubidea izango dute. Halaber, eskubidea izango dute ediziokohautaketa-irizpideak ezartzeko.6. Lehi...


Baserritar erropa San Andres jaien erreferente moduan indartu nahi duaurten GASTE Elkarteak, eta horretarako ekimen berriak jarri dituabian. Baserritarrez jantzitako guztiek txorizoa doan izango duteUntzaga Plazan, San Andres egunean arratsaldeko 5 t´erdietan. Orduhorretan koadrilen arteko jolasaak hasiko dira Untzagan bertan (euriaegin ezkero Txantxa Zelain). Sokatira, arto-bilketa etatxapela-jaurtiketa jolasak egingo dituzte taloa jaten duten bitartean.Jolasen ondoren, San Andres elizara jeitsiko gara Gastefurgorekin.Bertan Ustekabe Fanfarrearekin bildu eta kalejira egingo dugu ToribioEtx...


GASTEren egitarauari Udalak ez dio jarraipenik emango. Atzo, osteguna,GASTEko kideei jakinarazi zitzaien kotzerturik ez zutela antolatuko,eta ezta txokolatadarik ere. Azken asteotan jende asko etorri zaigugaldezka eta informatu beharrean gaude ezezkoa eman digutela. AurtenSan Andres eguna ostirala izanik, eta arratsalderako egitaraua egonik(azken urteotan ez da ezer egon izan) Udalaren aldetik baiezkoajasotzea posible ikusten genuen, gazte eta tabernari askoren interesapiztu baitugu. GASTEtik hainbat talde euskaldun zerrendatu genituen,hainbat gazterekin kontsultatu ondoren, baina lan hutsa...


Sanandresak 2007

7
gaste 1456133099660 GASTE | 2007-11-16 23:07

Azaroak 30, ostirala. San Andres eguna.17.30 Untzagan, taloa txorizoarekin, doan baserritarrez jantzitadoazenentzat. Sagardo kupela egongo da. Koadrilen arteko jolasak(euria egin ezkero, Txantxa-Zelaixan, azokaren karpetan). Kalejira San Andres elizara.19.00 San Andres elizatik, Ustekabe Fanfarrea eta musikarigaztetxoekin poteoa, Gaste-furgo eta koadrilekin batera. Zuloagatarren eta Toribio Etxeberria kaleetatik, Untzagara.19.30 Untzaga Plazan, Miss eta Mister Baserritarra Lehiaketa.20.30 Garaipen-itzulia. Miss eta Mister Baserritarra, Pantxika astoa, Ustekabe Fanfarrea, Gaste-furgo eta koa...


La Moska Gao koadrilak bat egiten du GASTE elkarteak sanandresetarako egindako eskariekin: kontzertua, txokolatada eta gaupasa baimena.La Moska Gao se suma a las solicitudes de GASTELa cuadrilla La Moska Gao se suma a las solicitudes que ha hecho la Asociación Juvenil GASTE al Ayuntamiento de Eibar. Aunque quedan poco más de dos semanas para la fecha, creeemos que los de GASTE hicieron la solicitud con tiempo suficiente y hay una gran expectación en las diferentes cuadrillas para que se traiga un concierto. Además, un representante de nuestra cuadrilla propuso un grupo en concreto en la pri...


San Andres egunean baserritarrez jantziko gara GASTE Elkarteko kideak.Aurten ostirala izango da San Andres eguna, eta arratsaldeko programanlanean dihardugu. Baserritar jantzita doazen guztientzako taloa etatxorizoa egin nahi dugu (baserritarrez jantzita doazenentzat bainoez). Guztira ehundaka talo banatzea espero dugu, horretarako EibarkoUdalaren laguntza baldin badugu. Bileretan parte hartu dugu eta baiinfraestruktura aldetik, bai alde ekonomikotik, laguntza izango dugulauste dugu.Eibartar asko baserritarrez janzten dira Donostiako Santo Tomas edoZarauzko Euskal Jaian, adibidez, beraz, us...


GASTE Elkarteak sanandresetan txokolatada egotea eskatu dio EibarkoUdalari. Udalak deitutako azken bileran, urriaren 23an, sanjuanetanegin ohi den bezala, Udalak txokolatea ematea eskatu zuten GASTEkokideek.Sanjuanetan Udalak goizeko 5etan ematen du txokolatea. Aurten, horrezgain, GASTE elkarteak 500 bizkotxo eta berrogeita hamar ogi barrabanatu zituen doan. Gazte Elkarte honek eskaria egin du txokolateabizkotxoekin egon dadin "eta sanjuanetan baino kantitate handiagoan",izan ere, azaldu dutenez "jendea txokolate barik geratzen da askotan".Txokolatada hau San Andres egunaren osteko gaupasan...


GASTE Elkarteak pasa den astean Batzar Orokorra egin zuen. Bertan San Andres jaietarako Zuzendaritza Batzordeak proposatutako egitaraua aho batez onartu zen. Ordurako hasiak zeuden Udalaren jai batzordearekin harremanak, egitaraua aurrera eramateko. Aurten San Andres eguna (azaroak 30) ostirala izango dela eta, GASTEkook aukera aprobetxatu nahi izan dugu. Izan ere, gazte asko -gure talde barruan ere- kanpoan ikasten ari dira, eta ezin izaten dituzte Sanandresak ospatu, ez baldin badute inguruko asteburuan egiten. Aurten, berriz, parranda nagusia San Andres egunean bertan espero da. Horretar...


Azken iruzkinak